Maisu-maistragaien irakurketarekiko jarrerak, ohiturak eta motibazioa
- Arantzazu Rodríguez Fernández Director/a
- Xabier Etxaniz Erle Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 28 de enero de 2020
- Jon Kortazar Uriarte Presidente/a
- Rosa Miren Pagola Petrirena Secretario/a
- Itziar Aduriz Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi honetan Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten ari diren Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduko ikasleen irakurketarekiko jarrerak, irakurtzeko motibazioa eta irakur-ohiturak aztertu dira. Horretarako, bi neurketa-tresna sortu behar izan dira; IJBG (Irakurketarekiko Jarrerei Buruzko Galdetegia) eta IRARRA (Irakurtzeko Arrazoiak). Prozedura estatistikoaren bidez tresna biak balioztatu eta beste aldagaiekin gurutzatu ondoren, emaitzek erakusten dute maisu-maistragaiek ez dutela interes handirik irakurketa-jardueretan, haien motibazio nagusia irakurtzeko osagai estrintsekoetan oinarritzen dela eta haien irakur-ohiturak hobetzekoak direla.