Mendebaleko euskararen azterketa dialektologiko-diakronikorantz

  1. ZULOAGA SAN ROMAN, ENEKO
Dirigida por:
  1. Joseba Andoni Lakarra Andrinua Director/a
  2. Iñaki Camino Lertxundi Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 31 de enero de 2020

Tribunal:
  1. Blanca Urgell Lázaro Presidente/a
  2. Céline Mounole Hiriart-Urruty Secretario/a
  3. Julen Manterola Agirre Vocal
Departamento:
  1. Lingüística y Estudios Vascos

Tipo: Tesis

Teseo: 151799 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Doktorego-tesi hau dialektologia diakronikoaren esparrukoa da, eta Euskal Herriko mendebaleko euskararen bilakabidea du aztergai. Zehazki, mendebaleko euskararen dialektalizazio-prozesua deskribatzeko saioa aurkezten du, azter-eremu nagusitzat fonologiaren esparrua hartuta: guztira zortzi ezaugarri(-multzo)ren bilakabide historikoa aurkezten eta aztertzen da tesian: (i) hasperenaren galera eta zenbait aldaera lexiko; (ii) txistukarien palatalizazioa j bokalerdiaren ondoren; (iii) bokal sudurkariak; (iv) a + a > ea disimilazioa eta horrekin lotutako fenomenoak; (v) eufoniak; (vi) Rui araua; (vii) txistukarien neutralizazioa; eta (viii) bokal bikoitzak. Corpus nagusia testu historikoek osatzen dute: Euskara Arkaikoko (1400-1600), Euskara Zaharreko (1600-1745) eta Lehen Euskara Modernoko lehenengo hamarkadetako (1745-1800) Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako testuak sistematikoki arakatu eta deskribatzen dira. Ondoren, datuen irakurketa eta eztabaidagaiak aurkezten dira, ardatz kronologikoa eta ardatz geografikoa bereizita: irakurketak proposatzen dira ezaugarrien izaeraz eta balio sailkatzaile dialektalaz, garai linguistikoez eta ezaugarrien lehenengo datazioez, foku berritzaile eta eremu gordetzaileez, eta berrikuntza linguistikoen difusio-ereduez eta -bideez. Arestiko deskripzio-interpretazioak literatur bizkaiera deitu izan denaren aurrekariei buruzko atalak osatzen ditu. Garai historikotik harago, mendebal zabaleko testu historikoen azterketak aukera eman dit denboran atzerago joateko eta Erdi Aroko zenbait isoglosaren gorabeherak aztertzeko: Erdi Aroko onomastika eta teoria linguistikoak eskainitako eredu eta lanabesak baliatuz, Euskal Herriko mendebaleko lehenengo eta bigarren mailako zatiketa dialektalak aurkezten dira tesi honetan, bai eta hausnarketa-saioa ere zatiketa horiek Euskara Batu Zaharrarekiko duten loturaz eta distantziaz, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaren arteko lotura linguistikoez.