Lea Ibarreko lurralde, arkitektura eta higrotermia izaerak. Esku-hartze orekatu baten aldeko irizpideak

  1. ETXEBARRIA MALLEA, MATXALEN
Dirigida por:
  1. Lauren Etxepare Igiñiz Director/a
  2. Margarita Luxán García de Diego Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 12 de febrero de 2020

Tribunal:
  1. Benoit Beckers Presidente/a
  2. Rufino Javier Hernández Minguillón Secretario/a
  3. Aitziber Egusquiza Vocal
Departamento:
  1. Arquitectura

Tipo: Tesis

Teseo: 152031 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Lea ibarra Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko Lea-Artibai eskualdearen baitan kokatzen da,eta arrazoi sozioekonomiko eta ezaugarri geografikoak tarteko, ibai-arroa osatzen duten zazpiudalerrietatik bostek, hau da, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzek, Aulestik, Gizaburuagak, Amorotok etaMendexak, udalerri administratibo bakarra osatzen dute. Ikerketa-eremua, beraz, Lea ibaiak Oiz mendianhasi eta 24km-ko ibilguan kokatutako bost udalerriek osatutako azalera da.Lurralde-zati honetako egitura-ardatz nagusia ibaia bera da, zeinak «V itxurako» ibar estu, malkartsu,tontordun, magaldun eta gune lau eskasdun lurralde-egitura osatzen baitu. Ingurune fisikoarengorabehera hauek lurraldearen zatiketa eta isolamendua ekarri dute, berezko izaera emanez lurraldeari.Ingurune fisiko honen araberako egokitzapenak, beraz, giza-ezarpenetan eragin, eta lurralde-mailakoizaeraz gain, herri- eta arkitektura-izaera ere sortarazi ditu.Hala, bost udalerrietako eraikinei erreparatuz gero, eraikuntza tradizionaleko landa-arkitektura ereduaizaera arkitektoniko horren isla dela ondorioztatu daiteke, hau da, XV. mendean jaio, arkitekturaren garaiklasikoekin garatu eta XIX. mendean gainbehera jasandako eraikin eredua. Lau mendetako garapenhorrek, nolanahi ere, teknika, material, konposizio eta eraikuntza sistema desberdinen artekokonbinaketak sortarazi zituen, hots, eraikuntza-bilakaera bat, eta horrek, era berean, unitate formal beraridagokion eraikuntza aniztasuna.Eraikuntza-bilakaera horren baitako arkitektura-ezaugarriek, hortaz, ondare izaeradun balioak etaaberastasuna eskaintzen dituen eredua dela frogatzen dute, zaindu beharrekoa, alegia. Baina gauregungo egoerak, ordea, bestelakoa adierazten du, esku-hartze egoki bat ezean galtzeko arriskuan dagoeta.Esku-hartze egokitu hori bideratzeko, alabaina, eraikuntza-eredu tradizionalak jatorritik bilatu izan dituen,eta bere eraikuntza-logikaren baitakoak dituen egokitzapen bioklimatikoa, portaera higrotermikoa etaongizate-maila ere aintzat hartu beharrekoak dira. Hau horrela izanik, arkitektura-ezaugarrien etaportaera higrotermikoaren elkarrekintzaren araberako esku-hartze irizpide argien beharra dago. Egoerahonen aurrean, baina, helburu eta jakintzagai bien alde egiten duen araudirik edo lege-irizpiderik ezdagoela baieztatu ostean, «Esku-hartze Orekatuaren Teoria» garatu da gabezia horri aurre egiteko.Hartara, ezaugarri tipologiko, higrotermiko eta ondare babes-maila desberdineko hiru ikerketa kasu etalau esku-hartze gradutan antolatutako teoriari esker, arkitektura-eredu tradizionalaren ondareezaugarriak eta babesa kontutan hartuta ere, portaera higrotermiko hobetu baten alde egin daitekeelafrogatu da, hau da, zaindu, kontserbatu, egokitu eta berariazkoa duen garapena bermatzeko aukera erebaduela. // Lea ibarra Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko Lea-Artibai eskualdearen baitan kokatzen da,eta arrazoi sozioekonomiko eta ezaugarri geografikoak tarteko, ibai-arroa osatzen duten zazpiudalerrietatik bostek, hau da, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzek, Aulestik, Gizaburuagak, Amorotok etaMendexak, udalerri administratibo bakarra osatzen dute. Ikerketa-eremua, beraz, Lea ibaiak Oiz mendianhasi eta 24km-ko ibilguan kokatutako bost udalerriek osatutako azalera da.Lurralde-zati honetako egitura-ardatz nagusia ibaia bera da, zeinak «V itxurako» ibar estu, malkartsu,tontordun, magaldun eta gune lau eskasdun lurralde-egitura osatzen baitu. Ingurune fisikoarengorabehera hauek lurraldearen zatiketa eta isolamendua ekarri dute, berezko izaera emanez lurraldeari.Ingurune fisiko honen araberako egokitzapenak, beraz, giza-ezarpenetan eragin, eta lurralde-mailakoizaeraz gain, herri- eta arkitektura-izaera ere sortarazi ditu.Hala, bost udalerrietako eraikinei erreparatuz gero, eraikuntza tradizionaleko landa-arkitektura ereduaizaera arkitektoniko horren isla dela ondorioztatu daiteke, hau da, XV. mendean jaio, arkitekturaren garaiklasikoekin garatu eta XIX. mendean gainbehera jasandako eraikin eredua. Lau mendetako garapenhorrek, nolanahi ere, teknika, material, konposizio eta eraikuntza sistema desberdinen artekokonbinaketak sortarazi zituen, hots, eraikuntza-bilakaera bat, eta horrek, era berean, unitate formal beraridagokion eraikuntza aniztasuna.Eraikuntza-bilakaera horren baitako arkitektura-ezaugarriek, hortaz, ondare izaeradun balioak etaaberastasuna eskaintzen dituen eredua dela frogatzen dute, zaindu beharrekoa, alegia. Baina gauregungo egoerak, ordea, bestelakoa adierazten du, esku-hartze egoki bat ezean galtzeko arriskuan dagoeta.Esku-hartze egokitu hori bideratzeko, alabaina, eraikuntza-eredu tradizionalak jatorritik bilatu izan dituen,eta bere eraikuntza-logikaren baitakoak dituen egokitzapen bioklimatikoa, portaera higrotermikoa etaongizate-maila ere aintzat hartu beharrekoak dira. Hau horrela izanik, arkitektura-ezaugarrien etaportaera higrotermikoaren elkarrekintzaren araberako esku-hartze irizpide argien beharra dago. Egoerahonen aurrean, baina, helburu eta jakintzagai bien alde egiten duen araudirik edo lege-irizpiderik ezdagoela baieztatu ostean, «Esku-hartze Orekatuaren Teoria» garatu da gabezia horri aurre egiteko.Hartara, ezaugarri tipologiko, higrotermiko eta ondare babes-maila desberdineko hiru ikerketa kasu etalau esku-hartze gradutan antolatutako teoriari esker, arkitektura-eredu tradizionalaren ondareezaugarriak eta babesa kontutan hartuta ere, portaera higrotermiko hobetu baten alde egin daitekeelafrogatu da, hau da, zaindu, kontserbatu, egokitu eta berariazkoa duen garapena bermatzeko aukera erebaduela.