Lanaren kontrako (beste) lan-saiakera bat

  1. REZOLA IZTUETA, IGOR
Zuzendaria:
  1. Arantza Lauzirika Morea Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2018(e)ko iraila-(a)k 14

Epaimahaia:
  1. Ignacio Rodriguez Arcaute Presidentea
  2. Xabier Landabidea Urresti Idazkaria
  3. Nerea de Diego Murillo Kidea
Saila:
  1. Eskultura eta Arte eta Teknologia

Mota: Tesia

Teseo: 147425 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Azken hamarkadetan lanaren munduan aldaketa esanguratsuak jazo dira. Mendebaldekoherrialdeetan, hegemonikoa izan den lan-eredu industrialaren gainbeheraren ostean, paradigmaproduktibo berri baten aurrean aurkitzen gara. Kapitalismo immateriala omen da gaur egungoa;informazioarena, komunikazioarena, kulturarena. Lanaren aldeko etika berria, autonomia,sorkuntza eta autorrealizazioa promestuz datorkigu. Horregatik, artistak eta artearen esparruaktestuinguru postindustrialean protagonismo berezia hartu dute. Ekintzailearen figurak artistabohemioaren mitoarekin bat egitean, eta artearen eta kulturaren esparruko lanak bereizgarrizituen hainbat ezaugarri bere egin dituenean ekonomiak, lana erakargarri bihurtu da.Kapitalismoaren produkzio-moduak, orduan, aurpegi seduktore, atsegin eta gizatiarra erakustendu, nahiz eta bere efektuei erreparatuta bestelakorik ondorioztatu daitekeen.