Xabier Leteren poetikaaldaeraen azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat

  1. GURRUTXAGA MUXIKA, ALEXANDER
Zuzendaria:
  1. Lourdes Otaegi Imaz Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2020(e)ko martxoa-(a)k 02

Epaimahaia:
  1. Aurélie Arcocha Scarcia Presidentea
  2. Iñaki Aldekoa Beitia Idazkaria
  3. Koldobika Josu Bijuesca Basterrechea Kidea
Saila:
  1. Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak

Mota: Tesia

Teseo: 152017 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Doktorego tesi honen helburua Xabier Leteren poetika eta beronen bilakabidea ikertzea izan da.Horretarako, batetik, semiotikaren oinarrizko tresnak baliatuz, poeta eta kantariaren obraren azterketa intratestuala eta extratestuala uztartu ditugu. Maila testualean, Leteren lan nagusien azterketa kritikoa egin dugu, eta, maila pragmatikoan, toki berezia eskaini diogu kantagintzak Leteren obran betetzen duen funtzioari. Azterketa hori osatzeko, M. Bajtinen ekarpena hartu dugu kontuan, alteritatearen eta exotopiaren inguruan gogoeta eginez; eta, gisa berean, italiar eskolatik (C. Segreri jarraituz) etorritako hainbat kontzeptu ere baliatu ditugu (bereziki, makrotestua).Bestetik, gure helburua Leteren obraren bilakabidea ikertzea zenez, maila testualeko azterketen ildo jakin bati atxiki gatzaizkio: aldaeren kritikari (hau ere italiar lerroan garatua batez ere). Metodo horren bidetik, Leteren obran bertsio bat baino gehiago dituzten poema eta abestiak aztertu eta konparatu ditugu, piezen irakurketa konparatuaren bidez ibilbide poetikoaren nondik norakoak zedarrituz. Aldaeren kritikak, gainera, aukera eman digu Leteren sorkuntza eta birsorkuntza mekanismoak ezagutzeko. Azkenik, etorkizunerako ikerketa ildo gisa (eta Leteren Funtsa ongi ezagutzeko zortea dugula probestuz), kritika genetikoaren eskutik egindako zenbait azterketa eta gogoeta plazaratu ditugu.