Translanguaging hezkuntza-eleanitzean. Ikuspegi etnografiko bat

  1. E. Saragueta
Supervised by:
  1. Miren Jasone Cenoz Iragui Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 03 July 2019

Committee:
  1. Miren Karmele Azkarate Villar Chair
  2. Julia Barnes Mason Secretary
  3. Luk Van Mensel Committee member
Department:
  1. Ciencias de la Educación

Type: Thesis

Teseo: 150311 DIALNET lock_openADDI editor

Abstract

Eleaniztasuna eta hezkuntza ardatz, azpimarra egin da: euskararen erabileran eta euskarari buruzko jarrera zein iritzietan. Era berean, identitatea eta hizkuntzak hizpide izan -lira, elkarri txirikordatzen diren mintzagaiak izaki. Eta ildo horretan, euskal identitatean azpimarra berezia egin da. Gainera, gela bameko hizkuntza-erabilera landu da ikasle zein irakasleen arteko hizkuntza-aldaketetan sakonduz. Ikerketa gauzatzeko erabilitako planteamendu teorikoa "Focus on Multilingualism" izan da, Cenoz eta Gorter (2011, 2014) ikerlariek garatutakoa zeinak ikerketan eta irakaskuntzan hizkuntzen ikuspegi holistikoa hartzeko beharra azpimarratzen duen. lkerketa etnografiko hau translanguaging pedagogikoan eginiko esku-hartze batean oinarritzen da. Metodologia berriz, gela etnografian oinarritu da eta datuak jaso -lira: behaketa, talde-eztabaida, gelako ariketa eta galdetegien bidez. lnformazioa EAEko ikastetxe publiko bateko L.Hko 5. eta 6. Mailako hamahiru ikasleen artean bildu da eta Atlas.ti bidez aztertu. Eskola kokatzen den herrian euskararen erabilera apurka gora doa eta ikerketako lehen zantzuen arabera ikasleak euskararen egoeraz jabe <lira, hala ere desoreka nabari da ikasleen euskararen erabileraren eta horren inguruko jarreren artean. Bestalde, ikasleak erakutsitako identitateen konplexutasuna urgaineratu da, horietako batzuk askotariko identitateak azaldu baitituzte. Era horretan, identitatea zurrun izatetik urrun, malgua dela azaleratu da. Halaber, gela-bamean ikusi diren hizkuntza-erabilerak erakutsi dute ikasleak gai direla modu gidatuan beraien errepertorio osoa erabiltzeko. Euskara ardatz hartuz, horren eta beste hizkuntzen irakas-ikaskuntzan eraginaz.