Ibilgailu elektrikoen inbertsoreentzako ekarpenak
- Iñigo Kortabarria Iparragirre Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 13 de julio de 2018
- Iñigo Martínez de Alegría Mancisidor Presidente/a
- Jon Andoni Barrena Bruña Secretario/a
- Maider Santos Múgica Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Errepideko ibilgailuen propultsio teknologiaren joera erabat elektrikoa dela esan daiteke. Dena dela, oraindik ere ibilgailu elektrikoei dagokionez, autonomia, karga-denbora eta karga-azpiegiturak dira auto erabiltzaileen kezka nagusiak. Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen oinarrizko elementuez gain, euren potentzia-bihurgailuen artearen egoera ere azalduko da, horiek erabiltzen dituzten gailu erdieroaleak, horien kapsulatuak,inbertsorearen topologia,horien hozte-sistemak eta inertsorearen kontrol-sistemak aztertuz. Elementuen funtzionamendu egokiak luzaro iraun dezan, elementuen estresa ahalik eta baxuena izatea lortu behar da, ibilgailuaren fidagarritasuna faktore kritikoa baita. Hori horrela izanda, bihurgailuko elementuen funtzionamendu egokia bermatu beharra dago, sistemaren eraginkortasuna ahalik eta altuena izateko. Estres-iturri kaltegarriena tremikoa denez, elementuen hoste-sistemaren funtzionamendu egokiaz gain, galerak murriztea ere onuragarria da elementuentzat. Ildo horri jarraituz, eta etengailuen galerak garrantzitsuak direla jakinda, modulazio-sistemak ikertuko dira tesi honetan, galera horein murrizketa lortzeko, baita DC bus-eko kondentsadorean gertatzen diren galerak murrizteko ere. Bigarren ekarpenean,jommutazio-maiztasun aldgarriko teknika erabiliko da jommutazio-galerak murrizteko,irteerako korronteen kalitatea mantenduz. Uhin-garraiatzaileaen periodoa optimizazio prozesu batez egingo da kommutazio-galerak minimizatzeko helburuarekin, korrontearen kalitatea mantenduz. Bi ekarpenen simulazio eta datu esprimentalak azalduko dira tesi honetan, SVPWM teknika konbentzionalarekin alderatzeko. gainera, ibilgailuen NEDC gida-profila simulatu da inbertsorearen galerak alderatzeko.