Zaurgarritasun ibilbideetan balantzakadiru-sarrerak bermatzeko errentaren argi-ilunak

  1. ELORRIETA AGUIRRE, AIALA
Dirigida por:
  1. Mercedes Larrañaga Sarriegui Director/a
  2. Mikel Zurbano Irizar Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 03 de mayo de 2013

Tribunal:
  1. Mikel Gómez Uranga Presidente/a
  2. Xabier Aierdi Urraza Secretario/a
  3. Sandra Ezquerra Vocal
  4. Enrike Galarza Prieto Vocal
  5. Cristina de la Cruz Ayuso Vocal
Departamento:
  1. Economía aplicada

Tipo: Tesis

Teseo: 115686 DIALNET

Resumen

Ikerketa lan honetan, zaurgarritasunak eta gizarte bazterkeriak har dezaketen itxura anitzak ikasi nahi dira. Zehazki, Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen Diru-sarrera Bermatzeko Errenta (DBE) prestazioaren onuradun diren pertsonengan fokatuta, zaurgarritasun istorioak nola perfilatzen diren ikasi nahi da, horretarako, pertsona hauen bizitza-kontakizunei eutsiz. Abiapuntu gisa, hurrengo hipotesiari heldu zaio: DBE prestazioa zaurgarritasun ibilbide horietan ongizatearen euskarri sendoa izanik ere, egoera hauskorrak gainditzeko nahikoa sostengu ez dela uste dugu.Era berean, hiru ikerketa lerro nagusi jorratu dira. Lehenik eta behin, gizarte bazterkeria konfiguratzen duten dimentsio anitzen artean, familia esparruan zentratu gara. Zentzu honetan, familia esparruak zaurgarritasun istorioak zein bidetatik leundu edota biziagotzen dituen analizatu da. Bigarren ikerketa lerro gisa, bizitza-ibilbideetan une esanguratsuek, trantsizioak edota hausturek izan dezaketen arrastoa aztertu da. Azkenik, DBEren onuradunen artean prestazioari buruzko ezagutzak haien ibilbide pertsonaletan izan dezakeen eragina landu da. Doktorego tesia bost kapitulutan antolatu da. Lehen bietan, lanaren oinarri teorikoak ezarri dira. Hirugarrenean. Ikerketa lanari berezko itxura eman dion tresna metodologikoaren erabilgarritasuna defendatu da; elkarrizketa kualitatiboa, alegia. Laugarren atala landa lanari eskainita dago eta bertan, landa-lanaren diseinua, garapena eta emaitza nagusiak erakusten dira. Landa lan hau, DBEren onuradun diren hamazortzi pertsonari burututako elkarrizketa kualitatiboetan oinarritu da.Azkenik, lanari itxiera emateko, ikerketaren ondorio nagusiak biltzen diren bosgarren kapituluan.