Preparativa de muestra microfluídica para labonachips de su8
- CALVO PENA, VERONICA
- Maria Velia Rodriguez Cuesta Director
- Jesus Miguel Ruano Lopez Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 20 December 2011
- Juan Carlos Jimeno Cuesta Chair
- Federico Recart Barañano Secretary
- Sergio Arana Alonso Committee member
- Jorge Elizalde García Committee member
- Fco Javier Muñoz Pascual Committee member
Type: Thesis
Abstract
LABURPENA Tesi honek bi kamarako dispositibo mikrofluidiko bat garatzen du, LabonaChip, diagnostiko klinikoetara zuzendua. Horretarako, elektrolisian oinarritutako bultzada mikrofluidikodun ponpa bat eta haustura balbula bat SU8 polimero estrukturala duen mikrotxip bakarrean diseinatu, fabrikatu eta karakterizatu dira. SU8 polimeroaren fabrikaziorako aldagaien eta elementuen (ponpa, balbula, kamerak, kanalak, elektrodoak, sentsoreak) diseinuaren optimizazioak, guztia mikrotxip bakarrean txertatzea ahalbidetzen du, efizientzia maximoa lortzeko helburuarekin. Dispositibo honek DNA kontzentrazioa partikula magnetiko bidez egiten du lagin prestaketa kamera batean. Aldi berean, kamera honek purifikazioa burutzen du, garbiketa disoluzio altuak onartzen dituelarik. Ondoren, drainatutako zuloa itxi eta kontzentratutako DNA anplifikazio kamerara eramaten da bere detekziorako. Prozesua burutu bitartean, DNA momentu oro mikrotxiparen barnean zokoratuta dago, kutsatze gurutzatua murriztuz. Garatutako elektrolisi ponpak bi kameratako likidoa bultzatzeko adina presio sortzeko gai dela erakutsi du, 4 atm-tako presiotara heltzeraino. SU8-an oinarritutako eta erabilera bakarreko haustura balbula, aldiz, egitura estu (30 µm) eta altu (300 µm) batean gauzatu da, bere oinarrian eta estalkian deformazio eta ihes gabe finkatuta, SU8-aren fabrikazio aldagaietan lortutako orekari esker. Horrela, emaitzatzat, presio altuetako (balbula zirkularrak) eta baxuetako (balbula hexagonalak) haustura duten balbulak lortu dira. Azken hauek mikrotxiparen azken diseinuan integratu dira. Tesi honetan, LabonaChip-aren baliagarritasun mikrofluidikoa frogatu da, elektrolisi ponpa eta haustura balbula arrakastaz txertatuta. DNA laginen saiakera bidez, azido nukleikoa kontzentratu, purifikatu eta bi kameren artean garraiatu da, LabonaChip-aren aplikazio diagnostikoetarako bidegarritasuna egiaztatuz. Tesi honetako lanak estrategia berri bat erakutsi du benetako laginen analisirako, DNA laginen prestaketa eta anplifikazioa barne, eragingailu integratuak dituzten eta erabili eta botatzeko diren LabonaChip-ei zuzendua. Garatutako mikrodispositiboaren ezaugarriek erabiltzailearen manipulazioa eta kutsadura gurutzatua murrizten dituzte hein handi batean, eta analisia bera sinplifikatu.