Efecto del reprocesado y envejecimiento en polímeros técnicos

  1. PEREZ MOUTEIRA, JOSE MANUEL
Zuzendaria:
  1. José Luis Vilas Vilela Zuzendaria
  2. Luis Manuel León Isidro Zuzendaria
  3. Sixto Arnaiz Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2008(e)ko urria-(a)k 31

Epaimahaia:
  1. Juan Andrés Legarreta Fernández Presidentea
  2. Fernando Mijangos Ugarte Idazkaria
  3. Koldo Gondra Zubieta Kidea
  4. Marino Navazo Muñoz Kidea
  5. Monica Solay Ispizua Kidea
Saila:
  1. Kimika Fisikoa

Mota: Tesia

Teseo: 188970 DIALNET

Laburpena

LABURPENA Tesi honetan gehien erabiltzen diren bi polimero teknikoen (bisfenol A polikarbonatoa (PC) eta akrilonitrilo-butadieno-estireno terpolimero (ABS)), birprozesatze prozesuaren bideragarritasuna aztertu egin da birziklatzearen alternatiba bezala. Injekzioa eta estruzioa dira birprozesatzean erabilitako teknikak, polimero termoplastikoen kasuetan asko erabiltzen baitira, eta teknika bakoitzarekin hamar prozesatze ziklo burutu ahal baitira. Plastikoen birziklatze mekanikoaren kasuan, birprozesatze prozesuan degradazio arazoa agerdaiteke, eta gainera materialen bizitza-zikloak eragindakoa ere. Eguzki argiak, plastikoetan degradazio efektu nabaria eragiten du, bereziki argi ultramoreak (UV). Hau dela eta, efektu hau aztertzeko, termoplastikoek zahartze bizkor prozesu jasan dute argi UV simulatzen zuten gelen argipean. Ikerketa honetan, birprozesatzean, zahartzean eta bien konbinaketan ematen diren materialaren propietate termikoen eta mekanikoen aldaketak zehaztu dira. Propietate termikoei buruz, hain zuzen ere beira-trantsizio tenperatura eta egonkortasun termikoa, polikarbonatoaren kasuan birprozesatze zikloetan jaisten direla ikusi da, baina zahartze prozesuan beira-trantsizioaren tenperatura konstante gelditzen da, egonkortasun termikoa jaisten den bitartean. ABSren kasuan propietate biak aldaezin mantentzen dira bi degradazio-prozesuetan. Propietate mekanikoei dagokienez, tiraketa eta talkaren aurkako erresistentzia alegia, birprozesatze zikloen ostean propietate biak murrizten dira polikarbonatoetan. ABS kasuan, berriz, talkaren aurkako erresistentzia bakarrik arinki murrizten da. Zahartze bizkortuak propietate mekanikoen galera eragiten du polikarbonatoetan, baldin hauek aurrez aurretik birprozesatua izan badira. ABSan, aldiz, murrizketa kasu guztietan ematen da. Lan honen ondoriorik adierazgarriena polikarbonato eta ABSren birziklatzean birprozesatzea alternatiba izan daitekeela da.