Snd1, garraiatzaile hepatobiliarrak eta sepsia

  1. RUEDA ESTEVEZ, YURI
Supervised by:
  1. Patricia Aspichueta Celaa Director
  2. Olatz Fresnedo Aranguren Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 25 February 2010

Committee:
  1. Jon Irazusta Astiazaran Chair
  2. Mercedes Renobales Scheifler Secretary
  3. Susana Cristobal Barragan Committee member
  4. Rafael Aldabe Committee member
  5. Elena Bravo Committee member
Department:
  1. Fisiología

Type: Thesis

Teseo: 289116 DIALNET

Abstract

SND1 proteina espezie askotan kontserbaturiko proteina da, eta betetzen dituen funtzioak anitzak. Lan gehienetan adierazpen genikoaren erregulazioarekin, mRNA-ren edizioarekin eta iRNA-rekin erlazionatu izan da. Beste lan batzuetan aldiz, gure ikerkuntza-taldekoak barne, lipidoen metabolismoarekin ere zerikusia duela behatu da. Gure behaketen arabera, arratoien hepatozito primarioek jariatutako lipoproteinen konposaketa aldatu egiten da SND1-en adierazpen-mailaren arabera, eta bestalde esteatosia bultzatzen duten baldintza ezberdinen pean, SND1 zitosoletik gorputz lipidikoetara translokatzen da. Lan honetan SND1-en eta behazunaren fisiologiaren arteko erlazioa aztertu da. Kolestasia behazunaren fisiologiaren akatsa da, horren fluxua mozten denean gertatzen dena; askotan inflamazioak (sepsiak) eragiten du. SND1-ekin duten erlazioa aztertu da. Lehenengo atal batean arratoien hepatozito primarioak erabili ditugu fenotipo kolestatikoa dutelako. Hauetan SND1-en adierazpen diferentziala eragin dugu bektore adenobiralekin. Gure emaitzetan ez da SND1-en adierazpenaren eraginik ikusi fenotipoaren gain. Bigarren atalean inflamazioa eta kolestasia eragin da saguetan, lipopolisakaridoaren (LPS) administratuz. Honek SND1-en mRNA-mailen igoera eragiten du, baina ez proteina-mailarena. Saguen hepatozito primarioak zitokina proinflamatorioekin tratatuta ez da SND1-en adierazpen-mailetan aldaketarik behatu, baina TNF¿-k frakzio azpizelular batzuetan dagoen p100-maila aldarazten du. Eragina ezberdina da sexuaren arabera. Emeetan behatutakoak iradokitzen du proteasomak SND1-en mailak kontrolatzen dituela, eta NF-¿B-bidez TNF¿-k SND1-en kokapena aldarazi dezakeela.