12-16 urte bitarteko nerabeen kirol jarduera fisikoa eta praktikak. Lasarte-Oria 2009-2010
- UNSAIN IRAOLA, JOSE ANTONIO
- José Miguel Apaolaza Beraza Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 19 de diciembre de 2011
- María Teresa del Valle Murga Presidente/a
- María Carmen Díez Mintegui Secretario/a
- Luis Cantarero Abad Vocal
- Xavier Medina Luque Vocal
- Ángel Acuña Delgado Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Kirol-praktikaren inguruan ez ezik, kirol-jarduera fisikoaren ikuspegi osoaren zati gisa aipatu izan ditugun gainerako elementuen inguruan gazteek izan dituzten zenbait esperientzia sakonago ezagutzearen nahian ere oinarritzen da tesi hau. Aipatu elementu horien artean, honako hauek ditugu: kirol-jarduera fisikoak praktikatzera, bertan behera uztera edo inoiz ez egitera bultzatzen dituzten zioak identifikatzea, Lasarte-Oriako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (12-16 urte) ikasleek GHren irakasgaiaz egiten duten balioespena eta horrekiko duten jarrera ezagutzea, beren aisialdian kirol-jarduera fisikoren bat egiten duten gertuko familiartekoen inguruko informazioa jasotzea eta inkesta bete duten ikasleen kirol-praktikekin loturarik duten jakitea. Era berean, kirolean genero-estereotipoak sustatzeak (gorputz-irudi, osasun eta sasoi fisiko ezin hobeak) bi generoen (maskulinoa eta femeninoa) arteko desberdintasunak sortu eta hutsaltzen dituzten ikustea ere izan du xede.