Yin eta yang. Ekialdea Gipuzkoanwushuaren lekua, nortasuna eta esangura

  1. ROMARATEZABALA ALDASORO, ESTIBALIZ
Supervised by:
  1. Joseba Etxebeste Otegi Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 16 December 2014

Committee:
  1. Baleren Bakaikoa Azurmendi Chair
  2. Asier Oiarbide Goikoetxea Secretary
  3. Aurkene Alzua Sorzabal Committee member
  4. Rosa Rodríguez Arregi Committee member
  5. Roldán Jimeno Aranguren Committee member
Department:
  1. Educación Física y Deportiva

Type: Thesis

Teseo: 389692 DIALNET

Abstract

Joko, jolas eta kirolak, elikagaiek, arteak edo hizkuntzek egin duten modura, bidaiarien eskutik, lurralde eta kultura batetik bestera tokialdatu dira. Etnomotrizitate lan honek, ekialdeko jarduera motorrek, wushuak, Gipuzkoara lekualdatzean erakutsitako barne (gorputz teknikak) eta kanpo logika (erabilerak) ezaugarriak aztertzea eta ulertzea du helburu. Azterlanaren lehen atalak, wushuak Gipuzkoan duen lekua eta nolakotasuna ulertu nahian, eskaintza sistemaren makro-egituratik beronen barneko ekialdeko jarduera fisiko eta kirol eskaintzaren geruzarako ibilbidea egiten du. Horretarako, Gipuzkoako aisialdiko jarduera fisiko eta kirol eskaintzaren azterketa burutu da, jarduera eskaintza denbora (minutuak¿orduak) irizpidetzat hartuta, eta, jarduera motorren ezaugarrien analisirako praxiologia motorraren irizpideak erabilita. Ekialdeko jarduera motorrak Gipuzkoara lekualdatzearekin batera, wushuaren barreneko taolu (katak) eta sanshou (borrokak) jarduera multzoak banatu ditu ekialdeko bata eta bestearen arteko oreka apurtuz. Bigarren atalean, ekialdeko eskaintzan diharduen jardulearen ikuspuntua azaleratzeko asmoz, taichi (taolu) eta shuai jiao (sanshou) jarduera motorren praktiken landa lanak bildu dira. Jarduleek, ekialdeko jarduera motorren praktikak mendebaldeko gorputz ideia kartesiarrak eraginda, sartaldeko egitekora eta pentsamendura eraldatu eta beretu dituzte. Horrek, ondorioz, ekialdeko bizitzako alderdi orotan, eta ondorioz baita motrizitatean ere, ageri den yin eta yangaren arteko batasunaren banaketa dakar, eta hala sustatzen da gorputza eta arima banatzen dituen nortasun hiritarra. Hitz batean, wushuak Gipuzkoan duen lekua, nortasuna eta esangura, sortaldeko kulturak sartaldean jasandako kultura globalizazioren erakusle bilakatzen da. Gako hitzak Etnomotrizitatea, jarduera motorra, praktika motorra, praxiologia motorra, kultura globalizazioa, wushu, taichi, shuai jiao, kirol eskaintza, kirol eskaria, kirol bizikalitatea