Autoitzulpenaren teoria eta praktika Euskal Herrian

  1. ARRULA RUIZ, GARAZI
Dirigida por:
  1. Ibon Uribarri Zenekorta Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 18 de mayo de 2018

Tribunal:
  1. Xosé Manuel Dasilva Presidente/a
  2. Elizabete Manterola Agirrezabalaga Secretario/a
  3. Ur Apalategi Idirin Vocal
Departamento:
  1. Filología Inglesa y Alemana y Traducción e Intepretación

Tipo: Tesis

Teseo: 146767 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Ikerlan honek helburu du euskal idazleek beren testuak itzultzean zer joera dituzten deskribatzea. Horretarako, atal teorikoen ondotik, corpusean oinarrituriko metodologia erabili dut autoitzulpena modu sistematikoan aztertzeko; itzulpen ikasketa deskriptiboetan oraindik ere urria da corpusen erabilera, orain arte bereziki hizkuntzalaritzak erabili baitu tresna hori. Tesiak zazpi atal ditu: lehenengoan, itzulpen ikasketa deskribatzaileen barruan kokatzen dut ikerlana, eta marko teoriko-metodologikoa ezartzen; bigarren atalean autoitzulpenari buruzko hausnarketa teorikoa egiten dut, jarduna bere zabalean ardatz hartuta; hirugarren atala kultur testuinguruari eskaini diot, itzulpena gertakari sozial eta kulturala den heinean ezinbestekoa baita euskal literatura sistemaz aritzea; laugarren atalean, Euskaratik Autoitzulitako Literaturaren (EUSAL) katalogoa aurkezten dut, eta bosgarrenean, berriz, katalogotik corpus eleanitz, digital eta paralelorako bidea azaltzen da; corpus horretan oinarriturik, makro eta mikro mailako azterketa xehea egiten dut seigarren atalean, hainbat adibideren bitartez; azkenik, zazpigarren atalean, ondorio nagusiak aletzen ditut.Horrela, bada, azterlan honek ekarpena egiten dio bai autoitzulpenaren azterketari, oro har, bai euskal literaturan geroz eta zabalduagoa den praktika baten gogoetari, zehazki. Euskaratik egiten den autoitzulpen literarioa deskribatzeaz gainera, literatura sistemaren berri ematen digu azterketa honek. // Ikerlan honek helburu du euskal idazleek beren testuak itzultzean zer joera dituzten deskribatzea. Horretarako, atal teorikoen ondotik, corpusean oinarrituriko metodologia erabili dut autoitzulpena modu sistematikoan aztertzeko; itzulpen ikasketa deskriptiboetan oraindik ere urria da corpusen erabilera, orain arte bereziki hizkuntzalaritzak erabili baitu tresna hori. Tesiak zazpi atal ditu: lehenengoan, itzulpen ikasketa deskribatzaileen barruan kokatzen dut ikerlana, eta marko teoriko-metodologikoa ezartzen; bigarren atalean autoitzulpenari buruzko hausnarketa teorikoa egiten dut, jarduna bere zabalean ardatz hartuta; hirugarren atala kultur testuinguruari eskaini diot, itzulpena gertakari sozial eta kulturala den heinean ezinbestekoa baita euskal literatura sistemaz aritzea; laugarren atalean, Euskaratik Autoitzulitako Literaturaren (EUSAL) katalogoa aurkezten dut, eta bosgarrenean, berriz, katalogotik corpus eleanitz, digital eta paralelorako bidea azaltzen da; corpus horretan oinarriturik, makro eta mikro mailako azterketa xehea egiten dut seigarren atalean, hainbat adibideren bitartez; azkenik, zazpigarren atalean, ondorio nagusiak aletzen ditut.Horrela, bada, azterlan honek ekarpena egiten dio bai autoitzulpenaren azterketari, oro har, bai euskal literaturan geroz eta zabalduagoa den praktika baten gogoetari, zehazki. Euskaratik egiten den autoitzulpen literarioa deskribatzeaz gainera, literatura sistemaren berri ematen digu azterketa honek.