Gipuzkoako eta arabako partzuergoko artzaintza
- Kepa Fernández de Larrinoa Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 06 June 2008
- María Teresa del Valle Murga Chair
- José Miguel Apaolaza Beraza Secretary
- Josetxu Martínez Montoya Committee member
- Juan Cruz Iguerabide Sarasola Committee member
- Roldán Jimeno Aranguren Committee member
Type: Thesis
Abstract
Doktorego-tesi hau, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoko artzainekin mantendutako lau urteko harremanaren ondorengo lanen emaitza da. Bertan, artzaintzaren euskarri moduan, hiru zutabe nagusi kontsideratu dira: Espazioa, ardia eta artzaina. Espazioak, udalekuak bereziki, herri arteko errebindikazio eta konflikto lekua izan denak, ematen dio Partzuergoko artzaintzari nortasuna, izaera eta identitate berezia; ardia, produktu funtzionala zena, globalizazioren prozesuan murgilduta, fenomeno kultural eta okupatzen duen espazioaren sinboloa bihurtzen ari da; artzainak aktore sozial eta kulturalak dira, antzinako kultura baten erakusleak eta egungo gizarteko dinamiken eta aldaketen moldaketa eredua. Tesian, agerian uzten da, artzaintza, aldaketa sakonean murgilduta egon arren, elkarrekin harremanetan dauden esperientzia eta bizimodu desberdinen erakusleiho dela. Horrela da, bat egiten dutelako lege zaharreko artzaintzak, milurteko usadioak orain arte mantendu dituenak, trantsizioko artzaintzak antzinako hainbat ohitura errespetatuz gaur egungo eskakizunari erantzuten saiatzen ari denak eta artzaintza modernoa edo profesionala enpresa munduari lotuta egonez, eskulanetik edo artisautzatik zer edo zer galdua izan arren beharrezkoak diren aurrerapen teknologikoetara, sanitate eta higiene eskakizunetara erabat moldatuta dagoenak.