Esku-idazketa eta testu eleanitzen arteko loturak
- Miren Jasone Cenoz Iragui Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 24 de octubre de 2016
- Juan Etxeberria Murgiondo Presidente/a
- Pablo Sotés Ruiz Secretario/a
- Asunción Martínez Arbelaiz Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Idazketa hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren dimentsioetako bat da. Esku-idazketa azkarra/automatikoa eukitzeak testuen konposaketaren kantitatean eta kalitatean eraginak dituela ikusi da neurogarapeneko ikuspuntuaren arabera (Berninger & Swanson, 1994). Bestalde, hastapeneko testu eleanitzak aztertzeko garrantzitsuak dira hizkuntzen ikuspuntu holistikoa eta ikuspuntu modularra. Era berean, garrantzitsua da faktore desberdinek hastapeneko idazketa eleanitzean dituzten eraginak aztertzea. Honela, generoa, adimena, irakurketa-maila, jaioterria, hizkuntza-gaitasuna eta hizkuntzaren erabilera faktore erabakiorrak izan dira hastapeneko idazketa eleanitzean. Arlo teorikoa aztertu ondoren, Lehen Hezkuntzako 2, 4 eta 6 mailetako 578 ikasleen testu eleanitzak aztertu dira. Ikerketa honetan ondoko galderei erantzuna eman nahi diegu: 1) Zein esku-jario daukate LHko D ereduko 2, 4 eta 6. mailakoek esku-idazketan, euskaraz idazten dutenean? 2) Zer nolako testu narratiboak eta espositiboak idazten dituzte LHko 2, 4 eta 6. mailakoek eskuz, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez idazten dutenean? 3) Zein eragin dute faktoreek esku-idazketaren jarioan? 4)Zein eragin dute faktoreek eskuz idatzitako testu eleanitzen kalitateari eta kantitateari dagokionez? 5) Zein harreman dago esku-idazketaren jarioaren eta testuen artean? 6) Zein harreman dago testu eleanitz guztien artean?