Kosovoko emakume taldeak erresistentzia zibilean eta bake eraikuntzan (1989-2014). Lotura teorikoak eta nazioarteko lankidetzaren eragina

  1. MUGICA CHAO, ITZIAR
Dirigée par:
  1. Karlos Pérez de Armiño Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 05 avril 2017

Jury:
  1. José Antonio Sanahuja Perales President
  2. Noé Cornago Prieto Secrétaire
  3. Veronique Dudquet Rapporteur
Département:
  1. Derecho Público y Ciencias Histórico-Jurídicas y del Pensamiento Político

Type: Thèses

Teseo: 526974 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Doktoretza tesi honen ikerketa objektua da Kosovoko emakume taldeek azken hamarkadetan lurraldean izan duten papera hiru garai desberdinetan aztertzea ¿guda aurretiko erresistentzia zibil prozesuan (1989-1997); gatazka armatuan (1998-1999) eta esku-hartze humanitarioan (1999); eta guda osteko bake eraikuntza prozesuan (1999-2014)¿ eta paper honetan nazioarteko lankidetzak izan duen eragina aztertzea, Kosovo Women¿s Network (KWN) emakume talde sarea kasu ikerketatzat hartuta. Horretarako, Kosovon 1990eko hamarkada hasieratik 2014ra bitartean emakume taldeen lana, parte hartzea eta agentzia sozio-politikoaren ezaugarriak, garapena eta ekarpenak aztertu dira batetik, eta nazioarteko aktoreek eta lankidetza erakundeek emakume talde hauengan izandako eragina ikertu da, bestetik, emakume talde mugimendua eta bere agentzia sozio-politikoa bi testuinguru desberdinetan kokatuz: indarkeria ezan oinarritutako erresistentzia zibil proiektu batean, lehenik, eta gatazka armatu eta honen osteko bake eraikuntza prozesuan, bigarrenik. Lau dimentsio jorratzen ditu lanak: erresistentzia zibil eta bake eraikuntzaren arteko harremana; lotura honen genero ikuspuntuak; emakumeen eskubideen aldeko aktibismoa indarkeria ezan zein indarkerian oinarritutako gatazketan eta aktibismo honekiko nazioarteko lankidetza; eta, nazioarteko lankidetza eta bake liberalaren dinamiken eta tokiko emakumeen arteko harremanen nolakotasuna.