Kosovoko emakume taldeak erresistentzia zibilean eta bake eraikuntzan (1989-2014). Lotura teorikoak eta nazioarteko lankidetzaren eragina

  1. MUGICA CHAO, ITZIAR
Zuzendaria:
  1. Karlos Pérez de Armiño Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2017(e)ko apirila-(a)k 05

Epaimahaia:
  1. José Antonio Sanahuja Perales Presidentea
  2. Noé Cornago Prieto Idazkaria
  3. Veronique Dudquet Kidea
Saila:
  1. Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-juridikoak eta Pentsamendu Politikoarenak

Mota: Tesia

Teseo: 526974 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Doktoretza tesi honen ikerketa objektua da Kosovoko emakume taldeek azken hamarkadetan lurraldean izan duten papera hiru garai desberdinetan aztertzea ¿guda aurretiko erresistentzia zibil prozesuan (1989-1997); gatazka armatuan (1998-1999) eta esku-hartze humanitarioan (1999); eta guda osteko bake eraikuntza prozesuan (1999-2014)¿ eta paper honetan nazioarteko lankidetzak izan duen eragina aztertzea, Kosovo Women¿s Network (KWN) emakume talde sarea kasu ikerketatzat hartuta. Horretarako, Kosovon 1990eko hamarkada hasieratik 2014ra bitartean emakume taldeen lana, parte hartzea eta agentzia sozio-politikoaren ezaugarriak, garapena eta ekarpenak aztertu dira batetik, eta nazioarteko aktoreek eta lankidetza erakundeek emakume talde hauengan izandako eragina ikertu da, bestetik, emakume talde mugimendua eta bere agentzia sozio-politikoa bi testuinguru desberdinetan kokatuz: indarkeria ezan oinarritutako erresistentzia zibil proiektu batean, lehenik, eta gatazka armatu eta honen osteko bake eraikuntza prozesuan, bigarrenik. Lau dimentsio jorratzen ditu lanak: erresistentzia zibil eta bake eraikuntzaren arteko harremana; lotura honen genero ikuspuntuak; emakumeen eskubideen aldeko aktibismoa indarkeria ezan zein indarkerian oinarritutako gatazketan eta aktibismo honekiko nazioarteko lankidetza; eta, nazioarteko lankidetza eta bake liberalaren dinamiken eta tokiko emakumeen arteko harremanen nolakotasuna.