Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan

  1. PEREZ URZELAI, ITXARO
Supervised by:
  1. Begoña Sanz Echevarría Director
  2. Gorka Larrinaga Embeita Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 June 2011

Committee:
  1. Jon Irazusta Astiazaran Chair
  2. Francisco Javier Gil Goicouria Secretary
  3. Iñaki Gutiérrez Ibarluzea Committee member
  4. Francisco Pinto Perez Committee member
  5. María Luz Candenas de Lujan Committee member
Department:
  1. Fisiología

Type: Thesis

Teseo: 313618 DIALNET lock_openTESEO editor

Abstract

Heste lodiko adenokartzinoma, gure inguruan garrantzi kliniko handienetarikoa duen minbizia da. Herrialde garatuetako minbizi ugarienetarikoa den hau, minbiziaren sorrera (kartzinogenesia) ikasteko eredu oso erabilgarria bilakatu da, minbiziaren aurrekariak diren lesioen (adenoma) ulermenerako oso aproposa baita. Tumoreek sortutako heriotzen kausa nagusienetarikoa denez, egungo ikerketak minbizi honen diagnosi goiztiarrean eta prebentzioan oinarritzen dira. Peptidasak, biopeptido txikiak eraldatzen dituzten entzimak dira, peptido hauen inaktibazioa edo aktibazioa eragin dezaketelarik. Minbizi batzuen markatzaile ezagunak peptidasak direla dakigun arren (DPPIV/CD26, ACE/CD143, NEP/CD10 eta APN/CD13), bai hauek eta beste askok gaixotasun honetan izan lezaketen eragina ez dago oso argi oraindik. Azkeneko urteetan, errenina-angiotentsina sistema (RAS) bezalako sistema peptidikoa osatzen duten peptidoek, hazkuntza zelularrean eragiten dutela deskribatu da. Berriz, peptido hauek erregulatzen dituzten peptidasei buruzko datuak oraindik urriak dira, are gehiago heste lodiko minbiziari dagokionez. Ikerlan honetan, heste lodiko neoplasietako peptidasen azterketa sakona egin da, polipo izatetik minbizi bihurtu arteko heste-laginak eta minbizidun pertsonen odol-laginak neurtuz. Lortutako emaitzek, heste lodiko minbiziaren sorreran, bilakaeran eta zergatian peptidasek duten garrantzia zehazten lagundu lezakete, tumore hauen diagnosiaren, pronostikoaren eta tratamenduaren hobekuntzan lagungarri izan litezkeelarik.