Emakume bizkaitarra, kirola eta jarduera fisikoa frankismo garaian (1936-1975)

  1. Murillo Lopez, Edurne
Dirigida por:
  1. Beatriz Garai Ibáñez de Elejalde Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 07 de julio de 2017

Tribunal:
  1. María Teresa Vizcarra Morales Presidente/a
  2. Joseba Etxebeste Otegi Secretario/a
  3. Uxue Fernández Lasa Vocal
  4. Rosa Rodríguez Arregi Vocal
  5. Gaizka Mejuto Hidalgo Vocal
Departamento:
  1. Educación Física y Deportiva

Tipo: Tesis

Teseo: 142978 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Jarduera Fisikoa eta Emakumearen arteko komuneko bidean zehar gorabehera, aldaketa eta zailtasun asko betidanik egon dira. Lan hau RHIMUD (Red de Investigación ¿Historia, Mujer y Deporte¿) sarearen barnean dago, espazio eta garai jakin batean, Bizkaian frankismoaren urteetan kokaturik. Helburu nagusia hau da: emakume bizkaitar batzuen esperientziak hasiera abiapuntu bezala hartuta zer nolako garapena egon zen Bizkaia herrialdean Frankismo garaian emakumeak zuen harremana jarduera fisikoa, eta kirolarekinLanaren hasierako atalean, errepaso historiko bat agertzen da, emakumeentzako kirol-egoera nola joan den aldatzen, informazioa jasotzen egindako lanez kokatzeko hasiera puntu egoki batean. Horretarako munduan osoan zehar emakumea eta kirolaren arteko komunean izandakoaz azterketa egiten da, hortik Espainiako estatura pasatuz. Bizkaian gertatutakoa emakumearen kirol historia hobe ulertzeko eta kontutan hartzeko historian zehar Espainiako estatuan bukatuz. Izan ere, Bizkaian emakume kirolariekin gertatutakoa ezagutzeko, aurretik estatu osoan izandakoa aztertu eta ulertu behar da. Gero, Frankismo (1936-1975) garaian emandako aldaketak aztertu Bizkaian lortutako datuekin.Gero, bigarren atalean metodologia azaltzen dut. Hor helburuak gauzatzeko, 30 emakume kirolariak elkarrizketatuak izan ziren, eta QSR NVivo 10 programa erabiliz lortutako datu guztiak antolatu eta ordenatu izan dira. Horrela, dimentsio-zutabe jakin batzuetatik konklusio desberdinak atera ziren. Horien artean, familiaren eragina jarduera fisikoetan parte hartzerakoan, edota zer suposatu izan zuen parte-hartze horrek emakume hauengan, nola bizi zituzten momentu horiek elkarrizketaturikoak, nola izan ziren ikusiak beraiek, zer erraztasun edota zailtasunekin topo egin zituzten. Hau da, lanaren ondorioak. Hauek azaltzerakoan sailkaturik agertzen dira, sailkapen hori egiteko lortutako datu guztiekin Sistema Kategorial bat sortu zen, eta horren arabera ateratako ondorioak argituko dira.Hirugarren atalean, emaitzak eta eztabaida agertzen dira. Emakumeen errealitatea kontutan hartuz, konparazioak egiten. Ea aldaketak egon diren ala ez eta etorkizunera begira lan honek zer proposatu dezake, nora eraman gaitzaken.