Egoera fisiko, entrenamendu eta partiduen kuantifikazioa gurpildun aulkiko saskibaloian

  1. ITURRICASTILLO URTEAGA, AITOR
Zuzendaria:
  1. Javier Yanci Irigoyen Zuzendaria
  2. Cristina Granados Domínguez Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2017(e)ko apirila-(a)k 25

Epaimahaia:
  1. Julen Castellano Paulis Presidentea
  2. Ibai Garcia Tabar Idazkaria
  3. José Francisco Aramendi Aramendi Kidea
Saila:
  1. Gorputz eta Kirol Hezkuntza

Mota: Tesia

Teseo: 142509 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Tesi honen helburua gurpildun aulkiko saskibaloi (GAS) jokalarien egoera fisikoaren garapena aztertzea izan da. Honetaz gain, entrenamendu eta partiduen karga kuantifikatzen da, kirolaren behar fisiko eta fisiologikoa ezagutzeko asmoarekin. Honetarako, GAS talde bat analizatu zen 2013-2014 denboraldi guzti baten zehar. GAS-ko talde hau Espainiako Ohorezko mailan jokatzen zuen eta guztiek ikerketaren informazioa jaso zuten eta beraien oniritzia eman zuten. Jokariek denboraldi hasieran eta amaieran zelaiko testak pasa zituzten antropometría, abiadura, norabide aldaketa, indarra eta erresistentzia aztertzeko asmoarekin. Denboraldi guztian zehar pultsometroen bidez GAS-ko jokalarien entrenamendu eta partidu guztiak erregistratu ziren. Jokalari guztien esfortzuaren hautematea entrenamendu eta partidu amaieretan erregistratu zen 0tik 10erako eskala baten bidez. Analisi estatistikorako Statistical Package for Social Sciences (SPSS) programa erabili zen. Tesi honek urte baten zehar GAS-ko jokalarien antropometría eta egoera fisikoaren garapena nolakoa izan den argitaratzen du. Bestalde, GAS-ko entrenamedu tareen eta partiduen barne kargaren zenbatekoa den azaltzen du. Honela GAS-ko eskaera fisiko eta fisiologikoak nolakoak diren jakinda, etorkizunean entrenatzaileek beraien entrenamenduak hobeto prestatzeko balio dezake.