Mendi zeharkaldi, aerobic eta futbolaren etnomotrizitateak
- Joseba Etxebeste Otegi Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 22 de marzo de 2010
- Pello Salaburu Etxeberria Presidente/a
- Raúl Martínez de Santos Gorostiaga Secretario/a
- Kepa Fernández de Larrinoa Vocal
- Roland Vazquez Vocal
- Roldán Jimeno Aranguren Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Ikerlan honetan mendi zeharkaldi, aerobic eta futbolaren etnomotrizitateak burutzen dira. Etnomotrizitatea, kulturarekin duten erlazioa eta garatu diren ingurune soziala kontutan hartuz praktika motorren eremu eta natura bezala ulertuz, kirol praktika motorretatik abiatuz gizartea ezagutu nahi da, herritarren sozializazio eta kirol identitatearen miaketan arreta jarriz. Behaketa parte-hartzailea erabiliz hiru landa lan egiten dira, praktika bakoitzeko bat, idatzia gertakizunen deskribapen kontakizunean eta barne eta kanpo logikaren analisian banatuz eta azken hau espazioari, denborari, harremanei eta objektuei dagozkien zentzuetan aztertuz. Azterketa horretan mendi zeharkaldi, aerobic eta futbolaren barne logika azaleratzen da eta espazioaren erabilerari, parte-hartzaileen arteko elkarrekintzari, denboraren zentzuari eta objektuen erabilpenari dagozkien esanahiak, praktikatzen dituzten giza taldeei lotuz sozializazio eta kirol identitate mekanismo horiek miatzen dira; kirol praktika horiek gizarte berekoak direla kontutan hartuz eta kirolariak kirol sistema (barne logika) zehatz eta desberdinetan parte-hartzen dutela jakitun izanik.