Kezkagarri arraroa terminoaren eraketa, etxea eta hiria espazio bezala hartuta. Twin Peaks telesailetik, zenbait praktika artisitiko garaikidetara

  1. AGIRRE EGIBAR, JULEN
Dirigida por:
  1. Jesus Meléndez Arranz Director/a
  2. Adolfo Ramirez Escudero Prado Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 14 de julio de 2017

Tribunal:
  1. José Chavete Rodríguez Presidente/a
  2. Daniel Tamayo Pozueta Secretario/a
  3. Fernanda García Gil Vocal
Departamento:
  1. Pintura

Tipo: Tesis

Teseo: 142827 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Gure ikerketa kezkagarri arraroa deritzon kontzeptuan oinarritzen da. Kezkagarri arraroa, Sigmund Freuden Das unheimliche testuan eta Giorgio de Chiricoren metafisikari buruzko irakurketetan oinarritzen da nagusiki, nahiz eta beste egile batzuen testu eta ideietara ere gerturatzen garen. Kezkagarri arraroa guretzat anbibalentzian oinarritzen den terminoa da, alde bikotasuna helarazten duena, baina beti ohikotasunaren logikaren baitan ematen dena. Kezkagarri arraroa ezaguna zaigun hori ezezaguna, arraroa, izatera igarotzen denean agertzen da. Guzti hau, hiru esparrutan aztertu dugu, eta zinemagilearen obran kezkagarri arraroaren presentzia identifikatzeaz gain, etxeak, auzoak, duen garrantzia azpimarratu dugu. Bereziki interesgarria suertatu zaigu Twin Peaks telesailaren kasua. Aurreko guztia kontuan hartuz eta Twin Peaksen hariari jarraituz, zenbait praktika artistiko garaiketara begiratu dugu. Horien artean nabarmena da Serban Savu artista errumaniar gaztearen lana. Serban Savuren lanak, kezkagarri arraroaren zertzeladak iradokitzen dizkigu, bere ingururik hurbilena giro arrarotu batekin irudikatzen baitu. Azkenik, gure praktika artistiko propioaren analisia egin dugu, azken batean hau ere tesiaren parametroen baitan kokatzen delako.