Zailtasunak aditz jokatuaren inguruan B2-C1 ibilbidean

  1. ABASOLO ISASA, Juan Sebastián
Dirigida por:
  1. Laura Mintegi Lakarra Director/a
  2. Andoni Barreña Agirrebeitia Codirector/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 de julio de 2017

Tribunal:
  1. Xarles Videgain Presidente/a
  2. Iñaki Gaminde Terraza Secretario/a
  3. Patxi Salaberry Vocal
Departamento:
  1. Didáctica de la Lengua y Literatura

Tipo: Tesis

Teseo: 529518 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Subjektu Bakarreko Diseinuaren ikuskeratik, lan honetan aurkezten da euskalduntze prozesuaren amaieran ari den ikastun bakar baten ahozko jardunaren analisia. Zehazki, ikerketa honek azaltzen ditu adizki jokatua prozesatzeko orduan ikastun horrek dituen zailtasunak, Europako Hizkuntzen Marko Bateratuaren araberako B2 mailatik C1era bitarteko ibilbidean. Horretarako, lehenengo aztertu da nola banatzen diren zalantza adierazleak, zuzenketa adierazleak eta gramatika erroreak. Adizki trinkoen eta adizki laguntzaileen inguruan estatistikoki maila adierazgarrian desberdin banatzen direla uzten du agerian. Kontrasteotan antzematen da badirela ezaugarri batzuk, zailtasun adierazleen agerrera baldintzatuko luketenak. Gero, Subjektu Bakarreko Diseinuko teknikak erabiliaz, A eta B aldietako datuen alderaketa aurkezten da: B2an zebilenekoak eta C1 amaierakoak; aldagai asketzat ikastaroa bera hartuta. Alderaketa horrek agerian utzi du erroreen gertaldietan beherako joera argia, baina ez du horrelakorik egin beste zailtasun adierazleetan. Kontrara, zailtasun adierazle gehienetan gorako joera ikusten da; besteak beste, errore prosodikotzat hartu behar den adizkiaren aurreko etenean. Joera aldakuntza gramatika gaitasunaren garapentzat ez da hartzen ikerketa honetan, baizik eta estrategien garapentzat.