Multimedia edukien ulerpen semantikorako ekarpen metodologikoakirudien behe-mailako analisitik bideoen ekintzen sailkapenera
- Julian Florez Esnal Director
- Basilio Sierra Araujo Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 28 April 2017
- Igor García Olaizola Chair
- Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez Secretary
- José Javier Lorenzo Navarro Committee member
Type: Thesis
Abstract
Konputagailu bidezko ikusmenaren zientziaren helburua irudi eta bideoen ulerpen automatikoa lortzea da, hau da, sistemak adimen artifizialarekin hornitzeko bidea. Azken urteotan multimedia edukiek izan duten hazkundearen ondorioz, beharrezkoak dira datu kantitate handi horiek maneiatu, aztertu eta erabiltzeko aukera ematen dituzten erremintak.Ikerketa honen helburu nagusia irudi eta bideoen ezagutzarako metodo eta metodologia berriak aztertu, garatu eta aurkeztea da. Egindako lana, domeinu finko eta itxi bateko edukiaren azterketarako metodoen garapenean oinarritzen da. Hiru lerro nagusitan banatu da aurrera eraman den ikerketa. Lehenengoa, irudien ulerpen semantikorako behe-mailako deskriptoreen erabilera eta etiketatu semantikora bideratutako metodoen garapenera bideratutako lerroa izan da. Bigarren lerroa, lehenengoaren helburu berdina izanik, ikasketa automatikoko metodoen erabilera aztertzera bideratu da. Azkenik eta aurretik erabilitako ezagupena erabiliz, ikerketa bideoen analitikara bideratu da.Konputagailu bidezko ikusmenaren erronkari irtenbidea aurkitzeko bidean oso emaitza adierazgarriak lortu dira.