Zuzendaritza-prestakuntzarako tresna gisa coaching exekutiboaren baliotasun zientifiko eta sozialaren analisia

  1. REKALDE ABASOLO, IZASKUN
Zuzendaria:
  1. Pilar Fernández Ferrín Zuzendaria
  2. Jon Landeta Rodríguez Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2017(e)ko maiatza-(a)k 08

Epaimahaia:
  1. Eneka Albizu Gallastegi Presidentea
  2. Martín Larraza Kintana Idazkaria
  3. Jean-Michel Larrasquet Kidea
Saila:
  1. Finantza Ekonomia II

Mota: Tesia

Teseo: 139671 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Enpresa-erakundeek zuzendarien balio estrategikoa eta haien etengabeko prestakuntzaren garrantzia ezagutzen dute. Hori dela eta, beraiek behar duten zentzuan, zuzendaritza-gaitasunak benetan eraldatzen dituzten prestakuntza-teknikak eskatzen dituzte.Coaching exekutiboa zuzendaritza garapenerako tresna bat da, enpresa-munduan geroz eta onarpen handiagoa duena, norabide horretan diharduela baitirudi. Hala ere, coaching exekutiboa, zuzendaritza garapenerako teknika gisa, berri samarra da, eta urria da haren balioari buruzko ikerketa akademikoa, nazio-mailan bereziki, nazioarte-mailan jada ekarpen esanguratsuak jasotzen hasi bada ere.Ondorioz, lan honek coaching exekutiboari buruzko ezagutza zientifikoari ekarpena egitea du xede, harentzat erreferentziazko marko teoriko eta kontzeptuala eskainiz, haren eraginkortasuna baldintzatzen duten faktoreak zedarrituz eta zuzendaritza-garapenerako teknika gisa duen balioa ebaluatuz, haren funtzionamendua azaltzeko eraikitako eredu batetik abiatuta. // Enpresa-erakundeek zuzendarien balio estrategikoa eta haien etengabeko prestakuntzaren garrantzia ezagutzen dute. Hori dela eta, beraiek behar duten zentzuan, zuzendaritza-gaitasunak benetan eraldatzen dituzten prestakuntza-teknikak eskatzen dituzte.Coaching exekutiboa zuzendaritza garapenerako tresna bat da, enpresa-munduan geroz eta onarpen handiagoa duena, norabide horretan diharduela baitirudi. Hala ere, coaching exekutiboa, zuzendaritza garapenerako teknika gisa, berri samarra da, eta urria da haren balioari buruzko ikerketa akademikoa, nazio-mailan bereziki, nazioarte-mailan jada ekarpen esanguratsuak jasotzen hasi bada ere.Ondorioz, lan honek coaching exekutiboari buruzko ezagutza zientifikoari ekarpena egitea du xede, harentzat erreferentziazko marko teoriko eta kontzeptuala eskainiz, haren eraginkortasuna baldintzatzen duten faktoreak zedarrituz eta zuzendaritza-garapenerako teknika gisa duen balioa ebaluatuz, haren funtzionamendua azaltzeko eraikitako eredu batetik abiatuta.