Erakunde bat baino gehiagoETA herri mugimendu gisa (1958-1968)

  1. ODRIOZOLA IRIZAR, ONINTZA
Zuzendaria:
  1. Julen Zabalo Bilbao Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2016(e)ko iraila-(a)k 08

Epaimahaia:
  1. Jokin Apalategi Begiristain Presidentea
  2. Iziar Basterretxea Moreno Idazkaria
  3. Xavier Itçaina Kidea
Saila:
  1. Soziologia eta Gizarte Langintza

Mota: Tesia

Teseo: 442813 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

ETA herri mugimendu bat izan zela frogatu nahi genuke. Horixe da ikerketa honen xede nagusia. Ikerketa honetan darabilgun hipotesiaren arabera, ETAk nazio askapenerako mugimendu gisa jardun zuen 50eko eta 60ko hamarkadetan. Hori frogatu ahal izateko ETAren inguruan garatu zen praxia eta harreman-sarea (guk ETA mugimendua deitu dioguna) ikertzea da gure asmoa. Sare hark Euskal Herriko hainbat erakunde eta mugimendurekin izan zituen loturak nolakoak izan ziren ulertzea ere ezinbestekoa iruditu zaigu. Eta, noski, ETA mugimenduak ekarri zituen berritasunak identifikatu eta hobeto ulertzeko argigarria iruditu zaigu, halaber, aurreko mugimendu abertzalearekin konparatzea. Mugimenduaren zer-nolakoak analizatzeko garrantzi handia eman diogu aurretik ETAk ondu zuen diskurtsoa aztertzeari.