'Emoziozko pentsamendu dibergente/konbergentearen' (ediko) eredu teorikoa, ebaluazioa eta sustapena goi-mailako hezkuntzan
- Aitor Aritzeta Galán Zuzendaria
- Nekane Balluerka Lasa Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2014(e)ko abendua-(a)k 19
- Itziar Etxebarria Bilbao Presidentea
- Arantxa Gorostiaga Manterola Idazkaria
- Leire Gartzia Fernández Kidea
- José Luis Padilla García Kidea
- Bruno R. Bocanegra Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
Egun arreta berezia jasotzen ari den ikerketa-lerroa da emozioen eta sormenaren arteko erlazioarena. Gainera, hezkuntza eta lan arloetan ikasle nahiz langileen eraginkortasuna areagotzearen gakoa gaitasun sozioemozionalak eta sortzaileak lantzean egon daitekeela uste da. `Emoziozko pentsamendu Dibergente/Konbergentea¿ (EDIKO) deritzon fenomenoaren bitartez, tesi honek emozioen eta sormenaren elkarreragina ulertzeko, ebaluatzeko eta sustatzeko proposamen hirukoitza dakar. Lehenendabizi, EDIKO bere osotasunean ulertzen lagunduko digun eredu teorikoa aurkezten da, zeinak estilo kognitiboak (dibergentea eta konbergentea), aurredisposizio afektiboak (positiboa eta negatiboa) eta jokaerak (proaktiboa eta prebentiboa) sormenezko prozesuetan uztartzen dituen. Bigarrenik, EDIKO neurtzeko baliozkoa eta fidagarria izango den tresna eraikitzen da, zeinak estilo afektibo-sortzaileak neurtzeaz gain, emozioek sormenean duten eragina (erraztuz edo oztopatuz) ebaluatzen duen. Hirugarrenik, goi-mailako hezkuntzan EDIKO sustatzeko esku-hartze programa bat diseinatzen da, zeinak arlo pertsonalean eta profesionalean autoezagutza, gaitasun sortzaileak eta emozionalak garatzea duen helburu. Laburbilduz, tesi honek egindako proposamen hirukoitza (EDIKOren eredu teorikoa, neurketa-tresna eta esku-hartze programa) ikerkuntza eta hezkuntza arloentzat ekarpen erabilgarria izatea aurreikusten da; alde batetik, emozioen eta sormenaren arteko elkarreragina ulertzen eta ebaluatzen lagunduz, eta bestetik, gazteei begira funtsezkoak diren hiru prozesu psikologikoak (emozioa, kognizioa eta motibazioa) autoezagutza eta sormena garatzeko programa batean uztartuz.