Elebitasunetik eleaniztasunera. Ikastolen “Eleanitz-English” hezkuntza berrikuntza proiektuaoinarriak, bilakaera eta ekarpenak (1991-2010)
- Xabier Garagorri Yarza Director
- Juan Etxeberria Murgiondo Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 18 November 2011
- Miren Jasone Cenoz Iragui Chair
- Félix Etxeberria Balerdi Secretary
- Iñaki Lekuona Jimenez Committee member
- Pablo Sotés Ruiz Committee member
- María Pilar Sagasta Errasti Committee member
Type: Thesis
Abstract
DOCTOREGO-TESI HONEN HELBURUA, IKASTOLEN ELKARTEAK ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA EGINDAKO 20 URTEKO IBILBIDEAN, "ELEANITZ-ENGLISH" HEZKUNTZA-BERRIKUNTZA PROIEKTUAREN OINARRIAK, BILAKAERA ETA EKARPENAK JASOTZEA DA. BI AZTERGAI NAGUSI DITU TESIAK: (1) HIRUGARREN HIZKUNTZAREN EZARPEN GOIZTIARRARI BURUZKO IKERKETA LONGITUDINALAREN EZAUGARRIEN ETA EMAITZEN BERRI EMATEA.PROIEKTUAREN HEZKUNTZA-BERRIKUNTZARAKO EREDU SISTEMIKKOAREN DESKRIPZIOA ETA BALORAZIOA EGITEA. IKERLANA 6 KAPITULOTAN GARATU DA: (1) TESTUINGURUA. MUNDUAN ETA BEREZIKI, EUROPAN, ELEANIZTASUN EGOERAK AZALDUKO DIRA, GURE KASU BEREZIA KOKATZEKO ASMOZ . (2) OINARRI TEORIKOAK. HIRUGARREN HIZKUKNTZEN JABEKUNTZAREN, ZEIN HEZKUNTZA-ELEANIZTUNAREN INGURUAN, AZKEN URTE HAUETAN SORTZEN ARI DIREN TEORIA ETA IKERKETA ZIENTIFIKOAK LANDUKO DIRA BEREZIKI. (3) ELEANITZ-ENGLISH PROIEKTUAREN BILAKAERA. SORTUTAKO HEZKUNTZA-BERRIKUNTZA EREDU SISTEMIKOA DEFINITU, EGITASMOAREN 20 URTEKO BILAKAERA DESKRIBATU ETA LORTUTAKO EKARPENAK BILDUKO DIRA. (4) IKASLEEN EMAITZEN EBALUAZIOA. EGITASMOAREN FASE ESPERIMENTALAREN (1992-2003) ETA OROKORTZE FASEAREN(2004-2010) EBALUAZIOAREN EMAITZAK AZALDUKO DIRA, HIRU HIZKUNTZEN GARAPENARI DAGOKIONEZ, BAI ETA GIZARTE ARLOAREN JABEKUNTZARI, ADIMEN OROKORRARI ETA HIZKUNTZEKIKO JARREREI DAGOKIENEZ. (5) LANAREN ONDORIOAK ETA BALORAZIOA. BI ESPARRUEI BEGIRA ATERAKO DIRA AZKEN ONDORIOAK ETA ETORKIZUNERAKO LAN-ILDOAK: HEZKUNTZA ELEANIZTUNAREN EREDUA ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZA EREDUA.