Gorputz adierazpena eta emozioak lantzen ikerkuntza-ekintzaren bidezirakasle talde baten ibilbidea

  1. AZPEITIA RUIZ, ONINTZE
Dirigida por:
  1. Beñat Amenabar Perurena Director/a
  2. María Teresa Vizcarra Morales Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 22 de enero de 2016

Tribunal:
  1. Julen Castellano Paulis Presidente/a
  2. Agurtzane Martínez Gorrotxategi Secretario/a
  3. Carlos Astrain Goñi Vocal
Departamento:
  1. Didáctica de la Expresión Musical, Plástica y Corporal

Tipo: Tesis

Teseo: 120838 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Lan honen ikerketa objektua honako da: Gorputz Hezkuntzako irakasleok Gorputz Adierazpena lantzeko ditugun bizipenak eta ohiturak ezagutu, eta bestetik, ikasleek gai honekin bizi izaten dituzten sentimenduak ikusi eta dituzten erreakzioak behatu, hori dena, saio praktikoetan Gorputz Adierazpeneko saioak beste edukiekin batera Gorputz Hezkuntzako klaseetako txertaketa hobetzeko asmoz. Hori da, gai honen aurrean irakasleak frogan jarri, beren ohitura eta sentimenduak ikusteko, eta horien arabera, ezagutzea ikasleek gaia nola bizi eta ezagutzen duten. Beraz, Gorputz Adierazpena landuz irakasle eta ikasleengan sortzen diren emozio, erreakzioak eta esperientziak ikustea eta aztertzea da gure helburu nagusia.Gorputz adierazpena landuz, ikasleek eta irakasleek zer nolako adimen emozionala duten ezagutu nahi dugu. Baina batez ere, irakasleengan irakas-ikas prozesuan sortzen zaizkien emozio eta bizipenak ezagutu nahi dira eta ikasleek, beren emozioak identifikatzen ote dituzten eta aldatzen ote diren behatu nahi dugu ere. Geure barnean gertatzen diren bizipenak, modu batean edo bestean azaleratzen dira, eta horretarako, gorputza oso tresna egokia da azaleratze prozesu horietan: txiki txikitatik bizipen guztiak itsasten dira gorputzaren bidez (tentsio, erlaxazio, begiratzeko era, keinu, jendearengan hurbiltzeko era¿). Gainera, bakoitzak bizipenak modu desberdinean barneratzen dituenez, gorputzak egiten dituen agerpenak ere desberdinak dira eta horiengatik informazio aberats asko atera daitekeela uste dugu. Horretarako, emozioak ezagutu, identifikatu eta adierazpenen esanahiak ulertzen hasi nahi dugu. Ikerkuntza-ekintza mintegi baten bidez ikasleen eta irakasleen iritziak eta emozioak ezagutu dira, eta Ikasleei pasatutako galdetegien bidez ikusi da emozioekin zer gertatu den.