Zigor arloko bigarren auzialdirako eskubidea nazioarteko araudiaren argipean. Espainiako ereduaren gabezi eta erronkak

  1. OTAZUA ZABALA, GOIZEDER
Dirigida por:
  1. José Francisco Etxeberria Guridi Director/a
  2. Maite Zelaia Garagarza Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 27 de enero de 2016

Tribunal:
  1. Silvia Barona Vilar Presidente/a
  2. Juan Ignacio Ugartemendía Eceizabarrena Secretario/a
  3. Iñaki Esparza Leibar Vocal
  4. Guillermo Ormazábal Sánchez Vocal
  5. Elena Martínez García Vocal
Departamento:
  1. Derecho Público

Tipo: Tesis

Teseo: 120851 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Espainiak nazioarte mailan sinatutako bi itunek aurreikusten dute zigor arloko bigarren auzialdirako oinarrizko eskubidea: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 7. Protokoloak. Horri esker, jurisprudentziak Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan tokitu du eskubidea, benetako babes judizialaren baitan. Aipatutako nazioarteko itunen betepenaz arduratzen diren organoetatik jasotako ez betetze erabakiei erreparatuz gero, baiezta daiteke egungo Espainiako lege prozesalak araututako errekurtso sistemak ez dituela errespetatzen nazioarte mailan estatuak bereganatutako betebeharrak. Arazo horren oinarrian arrazoi ezberdinak egon daitezke, hala nola, nazioarteko jurisprudentziaren bereganatze okerra, auzitegien arteko elkarrizketa antzua, edota oinarrizko eskubidearen gaineko interpretazio ezberdinak. Eztabaida horri helduz, ikerlanak hiru helburu nagusi ditu. Batetik, errekurtsorako eskubideak zigor arloan izan duen ibilbidea aztertu. Bestetik, nazioarte mailan sinatutako hitzarmenetatik bereganatutako betebeharren ondorioz barne zuzenbidean sortutako eztabaidak argitu. Eta azkenik, momentuko arauzko egoerari berrikuspena eginez, bigarren auzialdirako oinarrizko eskubide osoa bermatuko duen eredua proposatu.