Hizkuntza-aldakortasuna euskaran. Nafarroa ipar-mendebaldeko bi udalerritan egindako azterketa
- José Ignacio Hualde Director/a
- Koldo Zuazo Zelaieta Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 05 de septiembre de 2016
- Orreaga Ibarra Murillo Presidente/a
- Iñaki Camino Lertxundi Secretario/a
- Irantzu Epelde Zendoia Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi honetan soziolinguistika bariazionistaren metodologia ekartzen dugu euskal hizkuntzalaritzaren arlora, azken urte hauetan beste ikertzaile batzuek egin duten bezala (Haddican 2005, Aurrekoetxea 2008, Ensunza 2015, besteren artean). Metodologia hau aukeratzeko arrazoia izan da aldaketa zehaztasunean aztertu nahi izatea, gaur egungo euskararen dinamika hobeki ulertu ahal izateko.Metodo honen bidez Nafarroa ipar-mendebaldeko bi udalerri aztertu dira: Goizueta eta Araitz-Betelu, Elkarren antzekoak dira ezugarri batzuetan (Gipuzkoarekin mugan daude, oso euskaldunak dira eta antzeko biztanle kopurua dute), eta desberdinak beste batzuetan (Goizuetan gainbehera demografikoa dago eta Araitz-Betelun gaur egun ez; eta hizkeraren besberdintasunaz gehiago ohartzen dira Goizuetan).Gure hipotesiaren arabera, Goizueta hizkuntza-aldagaietan gordetzailea izatea espero genuen. Emaitzetan ikusi duguna da hipotesia bete dela; alegia, hizkuntza aldatzen ari den arren, aldaketa ez dela oso hadia. Araitz-Betelun, berriz, hizkeran adinekoetatik gazteera Goizuetan baino alde handiagoa izatea zen hipotesia. Eta ondorioa izan da, aztertu diren aldagaietan, espero baino aldaketa txikiagoa topatu dugula eta goizuetaren pareko aldaketa dagoela Araitza-Betelun ere.