Jokin zaitegiren ekarpenak euskal curriculumeaneginak eta asmoak

  1. DIAZ EGURBIDE, JON
Supervised by:
  1. Paulo Iztueta Armendariz Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 15 February 2012

Committee:
  1. Txomin Peillen Karrikaburu Chair
  2. Ana Eizagirre Sagardía Secretary
  3. Irene López-Goñi Committee member
  4. Jokin Apalategi Begiristain Committee member
  5. Miren Jaione Apalategi Begiristain Committee member
Department:
  1. Ciencias de la Educación

Type: Thesis

Teseo: 115705 DIALNET

Abstract

Bederatzi urte luze behar izan ditut tesi itxura hartu duen lan hau amaitzeko.Paulo Iztueta maisuak eginiko ikerketa proposamena jaso nuenetik bide luzea beraz.Aitortu beharrean nago pozik nagoela, baina nire barrenean sentitzen dutPaulorengatik ez balitz ez litzatekeela Jokin Zaitegiri buruzko lanik egingo. Bera izanbaita proiektu honetan gidari eta lagun. Eskerrak ematea baino ez dut nirekin izanduen eskuzabaltasunagatik eta elkarrekin edukitako solasaldi aberats guztihoriengatik.Jokin Zaitegiren jaiotzaren ehungarren urteurrena izan zela bost urte dira.Arrasateko herrian izan zen ospakizunik, herriko seme-kutunak bigarren aldiz egunbaterako herrikoen agurra jasotzen zuen. Aurrekoa eta lehenengoa bera bizirik zelaizan zen 1976. urtean. Euskal unibertsoarentzat izan duen eragin zintzoak miresmenasortarazten duela gogorazten didate halako ospakizunek. Ikerketa hau burutzen arinintzela, jabetu naiz idazle, ikerlari eta kazetari askoren ahotan izan dela Zaitegirenizena. Gizartean, gehienbat, Guatemalan sortu zuen aldizkariarengatik egin duteezagun. Aipagarria da, garai hartan, euskara hutsezko lehenengo kultur aldizkariasortu zuela. Euzko-Gogoak bi aldi izan zituen: lehenengoan Guatemalanargitaratutakoa 1950 eta 1955 urte bitartetan, eta bigarren aldia Miarritzen landuzuen, 1960. urtean desagertu zen arte. Erbesteko euskaldunek euskara bultzatzekoeskura izan zuten plaza bakarretarikoa izan zen, eta beraz ondorengoak gogo onezikusten jarraitzen dugu garai gogor horietan utzitako lekukotasuna. Nahiz etaoraindik halako egunetan soilik ibili hitzetik hortzera gure idazle ahaztuaren izena.Eskuetan duzun liburu hau, tesi formatua izateaz gain, Jokin Zaitegiren bizitzaezagutu eta bere biografia osatzeko helburua bete nahi izan du. Azken urte hauetan,oso ugariak izan dira euskal kultura eta erbestea aztertzera jo izan duten ikerlariak.Honako hau, euskal erbestearen bilduma gehitzera datorren beste lan bat ere bada.Jokin Zaitegiren obra eta bizitza ezagutzeko Euskal-erbestetik abiatu bagara ere,ezinbestekoa izan da berak argitara emandako lan guztiak biltzea, bere ibilbideprofesionalean izandako esperientziak ezagutzea eta horiek zein eragin eta garrantziaizan duten baloratzea. Haren eskutik argitaratutako lan guztiak sekulako bildumaosatzen dute, orain arte ezagutzen ez dena. Gure ustez den denak bildu ditugu, nahizeta Jokin Zaitegiren gutunetan adierazten den gehiago argitaratzeko asmorik zituela;hauek galdu egin direla uste dugu. Argitara eman zituen lan eta obra guztiak jasotzendira Bibliografia Pertsonala atalean.Arrasatearraren lana aztertu dutenen ikerketak ere kontutan hartu dira.Testuinguru soziohistoriko eta kulturalean kokatu ahal izateko gainera, egokia izan daorokorrean euskal pizkundearen eboluzioa aurrean izatea. Aztertu ditugun obretatik,gehienak, euskal erbestean Zaitegik bete duen papera goraipatzen duten lanak izandira. Guatemalan sortu zuen euskara hutsezko lehenengo kultur aldizkaria, EuzkoGogoa aipatua dator guztietan. Idazle hauekin ados gaude, erbestekoeuskaldunentzako eta bertakoentzat euskararen berpizkundea ekarri zuela eta obrahonek Jokin Zaitegi idazle, poeta, eta itzultzailearen irudia erakusten duela. Bainaoraindik zer landurik edo zer osaturik badela uste dugu, sakontze aldera, ikerketakdiren moduan, egun arakatua ez den atal bati begira ipini gara. Hezkuntzatikbegiratuta Jokin Zaitegiren asmoak zeintzuk ziren hobeto ezagutu eta Euskalerrirabegira zein hezkuntza proiektu sortu nahi izan zuen aztertu bait dugu. Beraz, Euskalerbesteko aurpegia izan denari, Zaitegiri, bere tokia hezkuntzaren historian eta euskalcurriculumean aitortu behar diogu, hau da nagusiki adierazi nahi duguna.Asmo hau betetzeko Jokin Zaitegiren bizitza kronologikoki jarraitzeko urratsakeman dira. Lehenengo atalean Ikerketaren nondik norakoak azaltzen ditugu, emandakourratsak eta erabilitako metodologia azaltzen dugularik. Ikerketa objetuaren,helburuen eta metodologiaren arteko loturak uztartzen dira atal honetan. Tesiak direnmoduan egindako hipotesiei aurre egiteko ikerketa planteamentuak burutzen dira, lanhonen baieztapen asmoak nola errotzen diren azalduz.Bigarren atalean Jokin Zaitegiren sorterria aztertzen da. Kokapen zehatza emannahi izan dugu, mende hasierako Arrasate herria nolakoa zen gogoratuz JokinZaitegiren haurtzaroa eta lehen ikasketen azterketa burutzeko, nahiz eta oso urtegutxi bete zituen herrian eta familiaren ondoan, hamalau urterekin Jesusen LagundiakDurango zuen ikastetxerako bidea hartu baitzuen. Atal honi jarraipena emanez,Familiako harremanak eta Jokin Zaitegiren oroitzapenak kontatzen dira. Bizipenpertsonalera hurbiltzeko gutunak izan dira erabili dugun iturri nagusia. Gutunekautorearen biografia osatzeko argibideak ematen dituzte, datu interesgarriaktopatzeaz gain zituen harremanak eta nortasuna ezagutzeko bidea izan da. JokinZaitegiren ingurune hurbila eta lagunartea ezagutzearen garrantzia jasotzen dabizipen pertsonaletik abiatzen dena gutun-azterketan. Atal honetan Jokin Zaitegirengurasoen banantzeari buruzko xehetasunak ezagutzera ematen dira, Jokin Zaitegirenezkutuko samina eta mindura azpiataletan.Gutunen inguruan esan, gutun gehienak Arteako Abertzaletasunaren Museoaneta Azkue liburutegian aurkitu direla. Ikerketa honetan emaitz modura aurkezten diraJokin Zaitegiren gutun bilduma, liburu sorta gisara argitara eman genuena 2007.urtean. Bibliografia pertsonala atalean bere eskutik idatzitako gutun bildumazerrendatzen dugu, guztira 218 dira.Laugarren atalean Jesusen Lagundian burutzen duen curriculuma aztertzendugu. Ikasketak, edukiak, ateratako emaitzak eta izan zituen irakasleak hobetoezagutzeko urratsak emanez. Curriculum osotua egiteko asmoa izan dugun arren ezdugu lortu, ateratako emaitz guztiak ezin izan baititugu eskuratu. Halere, JesusenLagundian eratzen den Euskal Akademiari eta Lagundiko bi irakasleri atal berezi bateskaini ahal izan zaio. Zaitegi euskal letrek izan duten humanista klasikorikhandienetako bat izanik, jesuiten eskolan bikain prestatua dela dakigu. Lagundianegindako ibilbidea urratsez urrats aztertu denean eta Jesusen eskolako pedagogisustraiak Jokin Zaitegiren hezkuntza ikuspegian duen garrantziaz jabetu gara, EuzkoGogoa aldizkarian jasotzen dena eta Euskal Ikastetxe Nagusiaren proposameneanislatzen dena. Bere curriculumari buruzko xehetasun guztiak Jesuitetan ataleanaztertzen dira.Jokin Zaitegi gainera idazle eta itzultzailea izateaz gain, ogibidez unibertsitateirakasleaizan zen eta Euskal Herrira itzuli zenean kultur sustatzailea. Beraz, harenlanaren inguruan, hezkuntzaren alorretik abiatuta, Jokin Zaitegiren bizitza eta obrabere testuinguru soziopolitiko eta geografikoan kokatu dugu, azalduz nola erbestean,Guatemalan, saiatzen den Euskal Herrira begira, euskara eta hezkuntza uztartzenunibertsitate-proiektu baten barruan. Azterketa hau burutzeko lehendabizi,Guatemalako egoera soziohistorikoa hobeto ezagutzen saiatu gara. Bostgarrenatalean Jokin Zaitegiren ibilbidea profesionala kokatzeko irakurketa soziohistorikozabala egiten da 1944ean El Salvadordik Guatemalara aldatzen denean, herrian emanzen iraultzarekin topo egiten duelako. Gainera San Carlos Unibertsitatean aro berribat zabalduko zen, Humanitate Fakultatearen sorrera eragingo zuena eta JokinZaitegiren ibilbide profesionala unibertsitatean kokatzen duena. Garai arrasgarrantzitsua izan zen Guatemalako herriarentzat nola San CarlosUnibertsitatearentzat eta trataera egoki bat eman nahi izan diogu kokapen zehatzaburutzeko. Atal honen jarraipenean Jokin Zaitegiren ibilbide profesionala kontatzen da,apaiz sekular gisara eta Unibertsitateko katedra eskuratu zueneko garaia jasotzenduena.Zazpigarren atalean Euzko Gogoa aldizkariari ere begiradatxo bat bota diogu.Gure asmotan ez da izan Zaitegiren lanaren eta aldizkarian biltzen direnen azterketaliterario bat egitea, hezkuntzaren ikuspegitik aztertu eta zergatik egin zuen azaltzeabaizik. Halare Euzko Gogoa aldizkarian atzerrian ziren euskaldunek eta euskaltzaleekemandako laguntzaren inguruan zerbait berria esatea lortu dugu.Liburuaren zortzigarren eta azken atalean adierazten dugun moduan,Guatemala utzi eta Euskal Herrira zergatik itzuli zen adierazten dugu eta EuskalBatzar Orokorraren ostean, antolatzen den kultur egitasmoen inguruan, JokinZaitegiren asmoak aztertzera jo dugu. Jokin Zaitegiren Unibertsitate eredua erenolakoa behar zuen azaltzen dugu atal honetan. Liburu honen amaieran Atal-Eranskinak izenarekin ikerketarentzako nahitaezko izan diren eta irakurketarakointeresgarri izan daitezken hainbat dokumentu ere sailkatu ditugu. Hauetatik askoGuatemalara egindako bisitetatik lortutakoak dira, Landibar Lizeoaren ingurukoak,eta Jokin Zaitegiri buruz idatzitako hainbat gutun, eta nola ez Euskal BatzarOrokorrean egindako hitzaldiak ere bildu dira.