Adimen gaitasun handiko haurren garapen afektiboa

  1. ETXEBARRIA AIZPURU, MARIA IZASKUN
Zuzendaria:
  1. Luis María Naya Garmendia Zuzendaria
  2. Félix Basurko Motrico Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2013(e)ko azaroa-(a)k 29

Epaimahaia:
  1. Félix Etxeberria Balerdi Presidentea
  2. Ana Eizagirre Sagardía Idazkaria
  3. Irene López-Goñi Kidea
  4. Nekane Arratibel Insausti Kidea
  5. Nerea Alzola Maiztegi Kidea
Saila:
  1. Hezkuntza Zientziak

Mota: Tesia

Teseo: 116438 DIALNET

Laburpena

Adimen gaitasun handiko haurren artean, arlo afektiboa, emozionala eta soziala, aztertzea du xede Doktore Tesi honek. Arlo afektiboko ezaugarriak haurrengan nola adierazten diren aztertu eta ulertu dira. Ikerketa honen partaide izan diren haurrek, zortzi urte dutenetik hasi eta hamabi urtera heldu bitartean, hauentzat garrantzitsuak eta suspergarriak diren arloak, beraientzat kezkagarri izan daitezkeen egoerak, zailtasunei aurre egiteko dituzten erak, familian, lagunartean eta ikastetxean ikertu dira. Adituek deskribatu dituzten arlo afektiboko ezaugarriak, aipaturiko esparruetan nola adierazten diren, behatu eta deskribatu dira eta ume hauek dituzten beharrizan nagusiak ondorioztatu dira. Lana burutzeko hautatu den metodologia kualitatiboa da, kasuen estudioa, alegia. Aurkezten den lanak hiru euskarri nagusi ditu: literatuta zientifikoa, adimen gaitasun handiko pertsona heldu bat eta adimen gaitasun gisa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak formalki identifikaturiko bost haur eta hauen familiak.Ikerketa lan honen ondorioak azaldu eta aurrera urrats batzuk aurkezten dira. Proposamen batzuk haur eta familientzat dira, beste batzuk ikastetxeetako irakasle, orientatzaile eta zuzendarientzat eta azkenik, hezkuntza ardura nagusiak dituztenentzat.