Ingelesa irakats-hizkuntza testuinguru eleaniztuneko unibertsitatean

  1. MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
Zuzendaria:
  1. Durk Gorter Zuzendaria
  2. Miren Jasone Cenoz Iragui Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2014(e)ko azaroa-(a)k 19

Epaimahaia:
  1. Félix Etxeberria Balerdi Presidentea
  2. Xabier Etxague Alkalde Idazkaria
  3. Luk Van Mensel Kidea
  4. Julia Barnes Mason Kidea
  5. Elin Haf Gruffydd Jones Kidea
Saila:
  1. Hezkuntza Zientziak

Mota: Tesia

Teseo: 117758 DIALNET

Laburpena

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) kokatzen da ikerketa hau. Ingelesez ematen den ikasgai bat du aztergai, non ikasleek euskara nahiz gaztelania ere erabil ditzaketen. Hainbat helburu ditu tesiak: ingelesez ikasita ikasleak zer moduz moldatzen diren ikustea, ingeles-mailan hobekuntzarik egon den, hiru hizkuntzen (ingelesa, euskara eta gaztelania) erabilera nolakoa izan den, hizkuntza horien erabilerarekiko jarrerak, eta multimodalitateak atzerriko hizkuntza baten bidez ikasterakoan duen eragina ikustea. Ikerketa-tresna errepertorio zabala erabiliz aztertu ditugu aldagai ezberdinak, hala nola, ikasgelako behaketa, talde-eztabaidak, ingeles mailaketa-proba, Moodle-eko forumak, egunerokoak eta hizkuntza-biografiak. Emaitzek erakusten dute ikasleek arazoak izan ditzaketela ingelesezko eskolak jarraitzeko, baina zailtasun horiek apaldu egiten direla asteek aurrera egin ahala. Gainera, badirudi ikasleen ingeles-mailak gora egiten duela. Hizkuntzen erabilerari dagokionez, irakasleak ingelesa erabili du ia beti, eta ikasleek euskara eta gaztelania, azken hau nagusi izan delarik. Hizkuntza gutxituaren erabilerarekiko jarrerak oro har positiboak izan dira ikasleen artean. Azkenik, multimodalitateak edo informazioa iturri ezberdinen bidez jasotzeak lagundu egin die ikasleei, erabilitako materiala (bideoen kasuan, batez ere) euren mailara doitzen zenean. Orokorrean ahalegin handiagoa egin behar izan dute ikasleek, eta hainbatek aipatu dute eduki gehiago ikasiko zuketela ikasgaia euren ama-hizkuntzan izan balitz baina, aldi berean, asebeteta ageri dira esperientziarekin, eta gehienek arrakastaz gainditu zuten ikastaroa.