Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo

  1. BEREZIARTUA ETXEBERRIA, GARBIÑE
Zuzendaria:
  1. Miren Jasone Cenoz Iragui Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2014(e)ko otsaila-(a)k 13

Epaimahaia:
  1. María Concepción Medrano Samaniego Presidentea
  2. Xabier Etxague Alkalde Idazkaria
  3. Jeroen Darquennes Kidea
  4. Pablo Sotés Ruiz Kidea
  5. Christine Hélot Kidea
Saila:
  1. Hezkuntza Zientziak

Mota: Tesia

Teseo: 116485 DIALNET

Laburpena

Doktoretza tesi honek soziolinguistikoki euskalduna den ingurune batetako gazteen idatzizko hizkuntza aztertzea du helburu, eskolan eta eskolatik kanpo idazten dutena kontuan hartuta. Ikerketaren helburuak zehaztutakoan, honako ikerketa-galderei erantzuna eman diegu: (1) Zeintzuk dira testuinguru euskaldun batetako gazteen hizkuntza-ohiturak eta zenbateraino nahasten dituzte kodeak? (2) Zeintzuk dira hizkuntza bat edo bestea aukeratzeko garaian eragiten duten faktoreak? (3) Zein ezaugarri dauzka gazteek esparru informalean idatziz komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntzak? eta (4) Ikasleak gai al dira testuinguru akademikoa eta informala bereiztuz hizkuntza idatzia testuinguru batera eta bestera egokitzeko?Ikerketaren lagina Azpeitiko 14-16 urte bitarteko gazte guztiek (N=299) eta beren zortzi irakaslek osatzen dute. Iturri desberdinetatik jasotako datuak triangulatu ahal izateko erabili ditugun tresnak hauek dira: galde-sortak, hizkuntza-egunerokoak, talde-eztabaidak, banakako elkarrizketak, ikasleek sare sozial birtualetan modu pribatuan izandako elkarrizketak eta ikasleek ikastetxerako egindako idazlanak.