Blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanomaterial hibridoen sintesi eta karakterizazioa.

  1. BARANDIARAN OLAETXEA, IRATI
Dirigida por:
  1. Galder Kortaberria Altzerreka Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 01 de marzo de 2016

Tribunal:
  1. Pedro Antonio Santamaría Ibarburu Presidente/a
  2. Agnieszka Tercjak Sliwinska Secretario/a
  3. Gonzalo Astarloa Ayerbe Vocal
  4. Amparo Ribes Greus Vocal
  5. Deodato Radic Foschino Vocal
Departamento:
  1. Ingeniería Química y del Medio Ambiente

Tipo: Tesis

Teseo: 120706 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Lan honen helburua nanoteknologiaren garapenean ekarpen berri bat egitea da, hain zuzen ere blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonposite berrien garapenean. Hainbat nanokonposite prestatu dira, matrize kopolimeriko desberdinak eta maghemita nanopartikulak betegarri gisa erabiliz, nanopartikula hauek brush polimerikoekin eraldatuak izan direlarik txertatze teknika desberdinez, matrizearekin bateragarritasuna handitzeko eta nanoegituratutako kopolimeroaren aukeraturiko domeinuetan kokatzeko. Txertatze teknika desberdin hauen eragina aztertu da, lorturiko emaitzak konparatuz.Lan hau 8 kapitulutan banatzen da. Lehenengo kapituluan lan hau bultzatu duten motibazio eta helburuak laburbiltzen dira. 2. kapituluan azterketa bibliografikoa ikus daiteke, tesi honetan landutako gai garrantzitsuenak aurkeztu asmoz eta beraien inguruan erkidego zientifikoan aurki daitezken argitalpen nagusiak azalduz; besteak beste, nanoteknologia eta nanomaterialak, nanokonposite organiko/inorganikoak, blokezko kopolimeroak, nanopartikula magnetikoak eta brush polimerikoak.3. kapituluan PS-b-PCL kopolimeroan eta grafting to bidez PMMA-b-PCL txertatuta duten nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonpositeak sintetizatu eta karakterizatu dira.4. kapituluan PS-b-PMMA kopolimeroan eta grafting through bidez PS txertatuta duten nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonpositeak sintetizatu eta karakterizatu dira.Nanopartikulak eraldatzeko teknika bera erabiliz, PMMA duten nanopartikula magnetikoak PS-b-PMMA kopolimeroan dispertsatu dira, lortutako nanokonpositeak karakterizatuz, 5. kapituluan ikusi den moduan. Kapitulu honetan nanokonpositeak silanizatutako nanopartikulekin ere prestatu dira, polimero brush-en eragina dispertsio mailan eta morfologian aztertu asmoz.6. kapituluan SBM triblokezko kopolimeroan eta grafting through teknika erabiliz PS edota PMMA bidez eraldatutako nanopartikuletan, oinarritutako nanokonpositeak sintetizatu eta karakterizatu dira.Grafting from teknika ere erabili da nanopartikulen gainazala PMMA brush-ekin eraldatzeko, 7. Kapituluan azaltzen den moduan. Nanoegiturak eratzeko konposizio ezberdindun bi PI-b-PMMA kopolimero desberdin aztertu dira annealing tratamendu desberdinak aplikatuz, nanokonpositeak prestatzeko bietako egokiena aukeratu delarik.Amaitzeko, 8. kapituluan ikerketa lan honetan lortutako ondorio nagusiak bildu, ikerketa lerro honekin jarraitzeko etorkizuneko lanak proposatu, eta lan honetatik eratorritako argitalpen zientifiko eta konferentziak zerrendatu dira.