Irakasle-ikasle eta ikasleen arteko interakzioak irakurketa eta idazketaren ikaste prozesuaren hastapenetan

  1. BILBATUA PEREZ, MARIAM
Dirigida por:
  1. Lorenzo Oyarzabal Rezola Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 12 de enero de 2010

Tribunal:
  1. Feli Etxeberria Sagastume Presidente/a
  2. Asier Huegun Burgos Secretario/a
  3. Patxi Salaberri Zaralegi Vocal
  4. Irene López-Goñi Vocal
  5. Matilde Sainz Osinaga Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 288785 DIALNET

Resumen

Ikerketa honen bidez argitu nahi diren galderak eskola testuinguru zehatz batean kokatzen dira, hain zuzen ere, irakurketa idazketaren ikaste prozesuan diharduten murgiltze ereduko 5 urteko haurren lau geletan. Prozesu hau nola gertatzen den argitu nahi izan da, hori dela eta, deskribatu dugun prozesuarekin lotu ditugu ikerketa honen galdera nagusiak. Planteatzen diren galderak, bestalde, ikaste prozesua azaltzeko ikuspegi zehatz bati lotuta daude, sozio-konstruktibismoa deritzan ikuspegiari, alegia. Ikuspegi honek helduen eta haurren arteko elkarreraginaren garrantzia azpimarratzen du, hots, objektuaren gaineko ulermen partekatua eraiki ahal izateko irakaslearen eta ikasleen artean sortzen den elkarreragina. Ikerketaren helburu nagusiak hauek izan dira: a. Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuaren hastapenetan, testu genero zehatz baten ekoizpena ikas-irakasteko irakasle eta ikasleek erabiltzen dituzten estrategiak identifikatzea eta deskribatzea; halaber, estrategia hauen edukia eta funtzioa identifikatzea. b. Ikaskuntza prozesuan ematen diren egoera eta baldintza desberdinen aurrean gertatzen diren egokitzapenak eta haien arrazoiak identifikatzea, nagusiki ikaskuntza prozesuaren bilakaerarekin erlazionatutakoak eta H2ren mailarekin erlazionatutakoak. c. Estrategia hauen bilakaera Sekuentzia Didaktikoan zehar identifikatzea. Saioak aztertzeko ondoko irizpideak izan ditut kontuan: a. Sekuentzia Didaktikoa: Irakaste-ikaste prozesuaren planifikazioa Helburuak Edukiak: Idatzizko hizkuntza ( testu generoa) notazio sistema Jardueren planifikazioa: lanketa jarduerak, azken ekoizpena. b. Saioak c. Taldekatze motak Talde handia, talde txikia, binaka,banaka d. Elkarreragina Elkarreraginaren pasarteak. Funtzio edo eta eduki baten inguruan sortzen diren txanda multzoak Txandak: Solaskide bakoitzaren enuntziatuak, beste baten enuntziatuaren arabera mugatuak. Hizketako-egintzak Irakaslearen enuntziatuek betetzen dituzten funtzioen arabera sailkatuak. Ondorioei dagokienez aipatu behar da lau irakasleen irakaste prozesuan estrategia desberdinak azaldu direla eta desberdintasunak esanguratsuak izan direla; haietariko zenbaitek egoera soziolinguistikoaren eragina erakusten dute, beste batzuek, ostera, irakasle bakoitzak irakaste prozesua ulertzeko modu desberdinak dituela adierazten dute. Bestalde, ikasleen ikaste prozesuan eragin positiboa izan dezaketen zenbait estrategia identifikatu dira.