Ahozkotasunaren ikaskuntza - irakaskuntza dbhko ikasle etorkinetan. Deskripzioa, esperimentazioa eta emaitzen azterketa

  1. GARAY RUIZ, URTZA
Dirigida por:
  1. Carlos Manuel Castaño Garrido Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 02 de marzo de 2011

Tribunal:
  1. Julio Cabero Almenara Presidente/a
  2. Iñaki Gaminde Terraza Secretario/a
  3. Orreaga Ibarra Murillo Vocal
  4. Ignasi Vila Mendiburu Vocal
  5. Gorka J. Palazio Arko Vocal
Departamento:
  1. Didáctica y Organización Escolar

Tipo: Tesis

Teseo: 306383 DIALNET lock_openTESEO editor

Resumen

Ikerketa honek DBHko ikasle etorkinetan bigarren hizkuntzen ahozkotasuna praktikatzeko Web 2.0k eskaintzen dituen tresnez baliatuz bide bat proposatzen du. Ikerketa hiru atal nagusietan banatzen da: Lehen atala oinarri teorikoen garapena da. Bertan ikerlana gaur egungo ikerketaren barne kokatzeaz gain esku-hartzea aurrera eramateko eta hipotesien baieztapenerako edo ezeztapenerako ikerlanean jasoko diren datuen azterketarako datuak jasotzen dira. Horretarako kapitulu hauetan orokorrenetik hasiz (etorkin mugimenduaren garapenetik legedietara eta etorkin kontzeptuaren definiziora) aspektu zehatzenetara (hizkuntzen irakaskuntza, etorkinei zuzendutako bigarren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntza DBHn, ahozkotasunaren ikaskuntza-irakaskuntza eta Interneten erabilera hezkuntzan) joaz. Horrela, oinarri teorikoen ondorioekin bukatzeko. Bigarren atala esku-hartzearen garapena eta jasotako datuen azterketa da. Oinarri teorikoetatik abiatuz eta ikasle etorkinek DBHn azaltzen dituzten beharrizanak kontuan izanik, eduvlogak sortzean oinarri duen esku-hartzea egiten da. Esku-hartzea Bizkaiko bi ikastetxeetan aurrera eraman ondoren, bertatik jasotzen diren emaitzak bi azterketa motaren bidez aztertzen dira: metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa. Azterketa bakoitzetik ateratako emaitzak era desberdinduan aurkezten dira lehenik eta behin, eta hipotesiak kontuan izanik era bateratuan gero. Bukatzeko oinarri teorikoen eta esku-hartzetik jasotako datuen azterketa kualitatiboko eta kuantitatiboko emaitzak eta ondorioaz bateratuz azken ondorioak agertzen dira, baita ikerlan honek zabaltzen dituen ikerketarako bide berriak ere.