Gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurreanGipuzkoako pertsona nagusien alorra aztergai

  1. Etxezarreta Etxarri, Enekoitz
Supervised by:
  1. Baleren Bakaikoa Azurmendi Director
  2. Mikel Zurbano Irizar Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 05 October 2012

Committee:
  1. José Luis Monzón Campos Chair
  2. Mercedes Larrañaga Sarriegui Secretary
  3. Imanol Zubero Beaskoetxea Committee member
  4. Aitziber Mugarra Elorriaga Committee member
  5. Rafael Chaves Ávila Committee member
Department:
  1. Economía aplicada

Type: Thesis

Teseo: 115437 DIALNET lock_openADDI editor

Abstract

Azken urteotan elkarloturik gertatzen ari diren zenbait gizarte-fenomenoren ondorioz, mendekotasunen bat pairatzen duten pertsonen zaintza-ereduan hutsune eta tentsiogune ezberdinak azaleratzen ari dira. Zaharkitze demografikoak batetik, familia-ereduetan emandako aldaketek bestetik eta ongizate estatuan ematen ari diren murrizketa progresiboek azkenik, gero eta hazkorragoa den zaintza-eskari bati gizarte-mailako erantzunak emateko zailtasunak areagotu dituzte. ¿Zaintzaren krisia¿ deitu izan zaion hau aztertzeak premiazko bilakatzen du analisia alor ezberdinak kontuan hartuz egitea, besteak beste, esparru informalaren eta baita gizarte zerbitzu publikoko sistemaren azterketak ere ezinbestekoak direlarik. Faktore horiek aztertzeaz batera, lan honetan bereziki erreparatu nahi izan zaio gizarte ekonomiak inguruabar honetan jokatzen duen eta joka lezakeen paperari. Horretarako, lehenik eta behin, gizarte ekonomia eta ongizate estatuaren arteko harremantze-ereduen analisia burutu da, nazioarte mailako errealitateen alderaketa erabili delarik marko teorikoa zedarritzeko. Bigarrenik, landa lanari dagokionean, gizarte ekonomiak Gipuzkoako adineko pertsonei bideraturiko zerbitzuetan duen parte hartzea sakonki aztertu da, metodologia kuantitatibo eta kualitatibo ezberdinak baliatuz. Lanaren azken xedea, gure gertueneko esparruan egikaritzen ari den etorkizuneko gizarte-zerbitzuen sistemaren ereduaren inguruko eztabaida jorratzea da, gure abiapuntuko hipotesian ontzat jotako gizarte ekonomiaren egokitasuna kontrastatu nahi izan delarik sektorean diharduten arduradun eta adituen diskurtsoen analisiaren bitartez.