Erresistentzia moderatuko ohiko aplikazioetan altzairu zuntzez indarturiko hormigoi autotrinkotzaliearen erabileraren optimizazio

  1. Orbe Mateo, Aimar
Dirigida por:
  1. Ramón Losada Rodríguez Director/a
  2. Eduardo Rojí Chandro Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 11 de diciembre de 2013

Tribunal:
  1. José Antonio Tarrago Carcedo Presidente/a
  2. Jesús Cuadrado Rojo Secretario/a
  3. Albert de la Fuente Antequera Vocal
  4. María Victoria Biezma Moraleda Vocal
  5. Antonio Aguado de Cea Vocal
Departamento:
  1. Ingeniería Mecánica

Tipo: Tesis

Teseo: 116457 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Doktore Tesi honen helburua altzairu zuntz laburren egitura-ahalmenak planteatzean datza hormigoi matrizearen indartze gisa, arrunki AZIH deitua, baldintza zehatzetan materialaren zenbait alderdi hobetzen dituzten propietate autotrinkotzaileak emateko aukerarekin bat, Altzairu Zuntzez Indarturiko Hormigoi Autotrinkotzailea (AZIHAT) deritzona sortuz, dokumentu honetan egiaztatzen diren ezaugarri eta propietateei esker. Asmo horretarako eta ezagutzen ditugun beste esperientzia batzuek ez bezala, neurri handiko horma tartea (6 metroko luzera eta 3 metroko altuera) eraiki eta aztertzen da. Proposamen honek altzairu zuntzen antolamendua aztertu nahi du neurri handiko egitura-elementuaren baitan eta obrako baldintza errealen arabera eraikiz, materialaren portaera baldintzatzaile posible guztiak kontuan izanik zehazteko, horietako zenbait ez baitira laborategiko ikerketetan agertzen. Egitura osatzen duen materialaren ezaugarritze xehatuak, hormaren zatiketa dakar tamaina ezberdineko 380 laginetan, etorkizun handiko entsegu ez-suntsitzaile eta ohiko entsegu suntsitzaileetan erabiliko direlarik. Eremu bien artean ezartzen diren erlazioek, materiala kaltetu gabe eta zeharkako eran alderdi erresistenteen zehaztapena dakarte, egiturarengan kalitate kontrola gauzatzeko bide interesgarriak irekiz. Ondorengo analisia osatzeko, lanen egikaritze aurretik zuntzek hormigoi masa barruan izango duten norabidea zehazteko metodologia ezartzen da. Jariakinen Dinamika Konputazionalaren bitartez egindako simulazioek, materialaren hondar erresistentzien balioztapena ahalbidetzen dute aurresaten den zuntzen orientazioari esker, puntu ahul edo hormigoitze prozesu ezegokiak aurretiaz detektatuz. Amaiera gisa, proposatzen den euste andel zilindrikoaren erabileraren ekonomia eta ingurumen jasangarritasun alderaketa egiten da, batetik hormigoi arrunt eta bestetik AZIHAT-aren bitartez egikaritutako bi adibiderentzat. Sistema bakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu, baina AZIHAT-a egitura-diseinu konbentzionala baino ekonomiko eta jasangarriagoa izan daitekeela ondorioztatzen da. Lan hauek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) barruko Ingeniaritza Mekanikoa Sailari atxikia dagoen Eraikuntza Ingeniaritza Jakintza Arloko ikerketan jardueren baitan burutu dira.