Alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literaturazuzeneko nahiz zeharkako itzulpenen azterketa corpus baten bidez

  1. Zubillaga Gómez, Naroa
Zuzendaria:
  1. Ibon Uribarri Zenekorta Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2013(e)ko uztaila-(a)k 01

Epaimahaia:
  1. Raquel Merino-Álvarez Presidentea
  2. Xabier Etxaniz Erle Idazkaria
  3. Hans-Heino Ewers Kidea
  4. Jenny Brumme Kidea
  5. Silvia Montero Küpper Kidea
Saila:
  1. Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa

Mota: Tesia

Teseo: 116116 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Tesiak alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura du aztergai, beraz, bi ikergai batzen dira: haur- eta gazte-literatura generoa, batetik eta, alemana/euskara hizkuntza-konbinazioa, bestetik. Arreta berezia eskaini zaio zuzeneko itzulpenen eta zeharkakoen artean egon daitekeen aldea aztertzeari. Izan ere, euskararako itzulpenak zeharka egin izan dira eta egiten dira askotan, hau da, gaztelania zubi-hizkuntza gisa erabilita. Lana egiteko, katalogo bat osatu dugu, alemanetik euskaratu diren haur- eta gazte-literaturako lanak bildu nahian, eta katalogo horretatik corpus bat aukeratu dugu. Corpus digitala da osatu duguna, eta haren bidez azterketa zehatzagoa burutu ahal izan dugu, zuzenean eta zeharka egindako itzulpenen arteko aldea aztertzeko. Zehazki, honako hauek dira corpusean aztertu direnak: iseken eta madarikazioen itzulpena, eta ja nahiz eben/halt moduzko partikula alemanen itzulpena. Ezaugarri horiek aztertuta euskal HGL itzuliaren elkarrizketa fikzionatua ikertzeko saiakera egin dugu.Lanaren ondorio nagusietako bat izan da zuzenean egindako itzulpenak ere ¿erdi-zeharka¿ egiten direla maiz, euskarak gaztelaniarekiko duen harreman diglosikoa medio.