Jolas sakonatxapelketaren prozesu errituala eta bertsolariaren arrazoi sortzailea XXI mendeko agoran

  1. Larrañaga Arriola, Jexux
Dirigida por:
  1. Joseba Zulaika Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 21 de junio de 2013

Tribunal:
  1. Jokin Apalategi Begiristain Presidente/a
  2. Jone Miren Hernández García Secretario/a
  3. Luxio Ugarte Elorza Vocal
  4. Kepa Fernández de Larrinoa Vocal
  5. Jon Sarasua Maritxalar Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 116063 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Prozesu erritualean, iraganeko eta gaurko txapelketaren artean dagoen ¿zentzu-lur¿ baten arrasto identitarioa utzi duen kultur gertaeraren jarraidura ardatza mugatu dugu. Irudikari kulturalaren hedapen metaforikoa, talde kulturalaren lorratzetan arakatu dugu, utzitako aztarna semiotikoa bailitzan. Objektu semiotikoaren berezkotasunak kolektiboaren nortasun moldeaz baldin badihardu, izaera baten lorratz pausoetan mundukera baten islapena aurkitu dugu, objektuaren azal barrutiak bere baitan jariatzen du barnebiltzen duen mundua. Prozesu erritualaren eremu irudikatzailea, eremu diskurtsiboa, eremu ikonikoa, eremu estetikoa eta eremu emozionala, mundu subjektiboaren jolas geruza inguratzailean arakatu dugu, hots: mundukera bat jariatu duen komunikazio errituala, jolas sakonaren eremu sinbolikoan ¿esanguratzen¿ da. Bertotik, ¿unibertso sinboliko¿ oso bat mugatu dugu, munduera bat ¿izendatzen¿ lan egiten duen dispositibo sinbolikoa. Euskal kulturaren gune identitario, elkarreraginezko eta historikoan, txapelketaren prozesu errituala, narratiba antropologikoa berrelikatzen duen sinbolo giltzarria dela frogatu dugu. Finean, Agoraren prozesu estetikoak, interpretazio kulturalaren lurra azaleratu eta ¿ikonizatu¿ egiten du, txapelketaren gertaera, euskal kulturaren sinbolo giltzarria da.