Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio historikoa Gipuzkoan. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko.

  1. Uranga Iturrioz, María José
Dirigida por:
  1. José María Urkia Etxabe Director/a
  2. Pilar Gil Molina Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 15 de marzo de 2013

Tribunal:
  1. José Ramón Leiza Recondo Presidente/a
  2. Miren Arantzazu Zabala Jauregialtzo Secretario/a
  3. Gabriel Choperena Alzugaray Vocal
  4. Agurtzane Mujica Zabaleta Vocal
  5. María Arantzamendi Solabarrieta Vocal
Departamento:
  1. Medicina Preventiva y Salud Pública

Tipo: Tesis

Teseo: 116016 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Lan honen helburuak dira: 1- Erizaintzako prestakuntzak Gipuzkoan izan duen eboluzio historikoa aztertzea, Europan izandako eboluzioarekin lotuz.2- Europar Unibertsitate Eremu berria sortzeak eragin dituen aldaketen testuinguruan, Donostiako Erizaintza Unibertsitate Eskolan egindako praktiketako gaitasunen diseinua deskribatzea eta aztertzea.Lana egiteko, hipotesi batzuetatik abiatu gara. Helburuak eta hipotesiak kontuan hartuta, bilaketa bibliografikoa egin da eta Donostiako Erizaintza Eskolako hainbat informazio iturritatik datuak lortu dira. Lanaren lehenengo zatian osasun/erizaintza zainketak eta ezagutzak/ikasketak batera aztertzen dira; garai/mende desberdinetan eta leku desberdinetan, bereziki Europan eta Gipuzkoan. Erizaintzako ikasketetan praktikak izan duen lekua aztertzen da ere. Bigarren zatian, Europako Unibertsitate Eremu berriaren testuinguruan, Gipuzkoan egindako erizaintzako ikasketen praktiken diseinua deskribatzen da. Bukatzeko, aurkeztutako informazioarekin hipotesiak eztabaidatzen dira eta ondorioak atera.