Euskal aditz jokatuagertaeren gaineko ikuspegi sistema (edo TAM sistema
- Coterón Agorria, Ibon
- Kepa Korta Carrión Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 24 de julio de 2015
- Miren Karmele Azkarate Villar Presidente/a
- Larraitz Zubeldia Arruabarrena Secretario/a
- Rosa Miren Pagola Petrirena Vocal
- Andoni Barreña Agirrebeitia Vocal
- Michel Aurnague Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Euskal aditz jokatua: gertaeren gaineko ikuspegi sistema (edo TAM sistema). Euskal aditz jokaera oparoa eraikita dago marka morfologiko gutxiren gainean. Pertsona eta numero markaz kanpokoak tempus-aspektu-modu sistemari dagozkio. Hortaz, badaude gai morfologiko bi (hurbila eta urruna) eta beste zenbait hizki, zeinen esanahia azaldu beharra dagoen, hala nola -n atzizki polisemikoa (menderagailua izan daitekeena baina baita iraganaldiaren marka eta zenbait hortatiborena), eta berarekin oposizioan ager daitezkeenak (suposakarizko ba-, zentzu anitzeko -(te)ke...). Zenbait adizkik marka horietakoren bat behar dute gramatikalki zuzenak izateko, beste batzuek ez. Euskal tempus-aspektu-modu sistemaren azalpen egoki bat eman daiteke berau ulertuz gertaeren gaineko ikuspegi sistema bat gisa, Alan Kingek (1993) proposaturiko zentzuan. Horretarako baliatuko naiz egokitu ditudan pentsalari bion ekarpenez: Lars Johansonenaz (2000) aspektu-aldizkotasunaren inguruan eta Marvin Harek (1952, 1989, 2003...) hizketa egintzen teoriari egindakoaz.