Dotrinazko sermoitegiagalduriko hizkerak eta dialektologia historikoa

  1. Ulibarri Orueta, Koldo
Supervised by:
  1. Blanca Urgell Lázaro Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 29 June 2015

Committee:
  1. José Ignacio Hualde Chair
  2. Iñaki Camino Lertxundi Secretary
  3. Joseba Andoni Lakarra Andrinua Committee member
  4. Irantzu Epelde Zendoia Committee member
  5. Orreaga Ibarra Murillo Committee member
Department:
  1. Lingüística y Estudios Vascos

Type: Thesis

Teseo: 119542 DIALNET lock_openADDI editor

Abstract

Tesiaren helburu nagusia denboran eta espazioan kokatu gabeko testuak kokatzeko teknika lantzea da. Honetarako, sakabanaturik diren sermoi izengabe eta datagabe batzuk editatu ditugu. Filologiaz eta bibliografia materialaz baliatuz, testua datatu eta zati guztiak egile berarenak direla erabaki dugu, Dotrinazko Sermoitegia izena emanik bilduma osoari.Testua hobeto kokatzeko, orduko beste literatur lanekin erkatu dugu hainbat ezaugarrien bidez. Honetan oinarrituta proposatu dugu 1760 ondoren Mendebaldeko eremuan ¿predikazio hizkuntza¿ izena eman diogun literatur hizkuntza apal bat eratu zela, ondoko literatur bizkaierari nolabaiteko oinarri.Alabaina, tesiko erronka nagusia testua espazioan kokatzea da. Inguru bertsuko testuak ¿aingura-testu¿ edo kontrol-corpus legez erabiliz erakutsi dugu artean lekukotu gabeko bazter hizkera bat ordezkatzen duela, arkaismo handiekin batera agertzen dituen berrikuntzengatik, eta haren ezaugarri lektaletan oinarrituta proposatu dugu Aiaraldekoa dela, ziurrenik Arabako ipar-mendebaldekoa, zehazkiago.