Emakume eta gizonen berdintasuna irakasleen formazioanGasteizko Irakasle Eskolaren kasua

  1. Aristizabal Llorente, Pilar
Zuzendaria:
  1. Karmele Pérez Urraza Zuzendaria
  2. Begoña Bilbao Bilbao Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2011(e)ko otsaila-(a)k 25

Epaimahaia:
  1. Feli Etxeberria Sagastume Presidentea
  2. María Teresa Vizcarra Morales Idazkaria
  3. Miren Jaione Apalategi Begiristain Kidea
  4. Mariam Bilbatua Pérez Kidea
  5. Aurélie Arcocha Scarcia Kidea
Saila:
  1. Didaktika eta Eskola Antolakuntza

Mota: Tesia

Teseo: 306290 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Tesi honen helburu nagusia da, Gasteizko Irakasle Eskolako 3. mailako ikasleek zein irakasleek, gizon eta emakumeen berdintasuna nola hautematen duten mugatzea, gai honi buruz dituzten usteak eta gogoetak ezagutzea eta formazioa hobetzeari begira egiten dituzten proposamenak jasotzea. Bestalde, generoari eta neska-mutilen berdintasunari tradizionalki Hezkuntza Sisteman eman zaion trataera ezagutzea. Ikerketa hau, kasu azterketa bat da, Gasteizko Irakasle Eskolako Kasua, hain zuzen ere. Irakasle Eskolako egoera errealitate horren partaideen begietatik ezagutu eta ulertu nahi da. Informazioa galdetegien bitartez jaso da ikasle zein irakasleengandik, eta, hainbat eztabaida-talde burutu dira eurekin galdetegian jasotako informazioa osatzeko eta alderatzeko. Datuen azterketarako NVivo 8 programa erabili da, batez ere, kategorizazioa egiteko. Ondorioek erakusten dute ikasleen ustez hezkuntzan desberdintasunik ez dagoela eta ez dutela lehentasunezko gaia ikusten eta. Modu berean erakusten dute, kontziente ez izan arren, ikasleek generoko estereotipoak oso barneratuta dituztela eta zailtasunak dituztela desberdintasunak eta egoera diskriminatzaileak antzemateko. Irakasleen aldetik, ikasgai baten falta nabarmentzen da, baina, ekimenak aurrera eramateko ahalmena eta gogoa dagoela ikusten da. Tesiaren amaieran hemendik aurrera zabaltzen diren lan-ildoak aipatzen dira