Unitate fraseologikoen itzulpenaalemana-euskara

  1. Sanz Villar, Zuriñe
Zuzendaria:
  1. Ibon Uribarri Zenekorta Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2015(e)ko martxoa-(a)k 05

Epaimahaia:
  1. Raquel Merino-Álvarez Presidentea
  2. Naroa Zubillaga Gómez Idazkaria
  3. Jorge Jesús Leiva Rojo Kidea
  4. Jorge Díaz Cintas Kidea
  5. Josep Marco Borillo Kidea
Saila:
  1. Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa

Mota: Tesia

Teseo: 118956 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Tesi honen helburu nagusia unitate fraseologikoen (UF) itzulpena aztertzea izan da, alemanetik euskarara egin diren literatur itzulpenetan dauden itzulpen portaerak (translation behaviours) deskribatu ahal izateko, bai zuzenean (edo aldez zuzenean) egin diren itzulpenetan bai zeharka egin direnetan ere. Izan ere, alemana-euskara hizkuntza konbinazioan zeharkako itzulpenak ohikoak dira, batez ere haur eta gazte literaturari dagokionez.Itzulpen-azterketa, gainera, corpusean oinarritutakoa izan da. Gure kasuan horrek esan nahi du corpus digitalizatu, lerrokatu eta eleanitza (alemana-gaztelania-euskara) sortu dugula, Aleuska katalogoa oinarri hartuta, eta corpus horretatik erauzi ditugula aztergai izan diren UFak. Ondorioetan azpimarratu dugun legez, jatorrizko testuetako aberastasun fraseologikoa mantentzeko ahalegina dago euskal itzulpenetan. Are, jatorrizko testuetan UFrik ez egonagatik (edo ezer ez egonagatik) xede testuetan UFak erabiltzea nahiko ohikoa da. Xede sistemaren ahultasuna konpentsatzeko ahalegin gisa uler daiteke hori. Bestalde, euskararen egoera diglosikoa dela eta, zubi hizkuntzaren interferentzia kasuak ere aurkitu ditugu; ez bakarrik itzultzaileek zubi-bertsioa eskura izan duten kasuetan (testu interferentzia), ustez zuzenean itzulitako testuen kasuan ere (interferentzia kognitiboa).