Membrane activities of Dynamin-related protein 1 (DRP1) and BCL2-related Ovarian Killer (BOK)

  1. Bustillo Zabalbeitia, Itsasne
Zuzendaria:
  1. Gorka Basañez Asua Zuzendaria
  2. Oihana Terrones Urio Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2015(e)ko martxoa-(a)k 27

Epaimahaia:
  1. Félix María Goñi Urcelay Presidentea
  2. Maier Lorizate Nogales Idazkaria
  3. Antonio Zorzano Olarte Kidea
  4. Manuel Rojo Ortiz de Lanzagorta Kidea
  5. Maria Isabel Marzo Rubio Kidea
Saila:
  1. Biokimika eta Biologia Molekularra

Mota: Tesia

Teseo: 118939 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

BCL2 familiako proteinek heriotz zelular programatua (apoptosia) mitokondriako kanpo mintzeko iragazkortasuna modulatuz erregulatzen dute. BCL2 familiako proteinak bi talde nagusitan bana daitezke funtzioaren arabera: kide pro-apoptotikoak eta kide anti-apoptotikoak. Nahiz eta BOK orain dela ia bi hamarkada aurkitu zen, BCL2 familiako kideen arteko ezezagunenetako bat da. Kide pro-apoptotikoekin (BAX/BAK) zenbait antzekotasun erakusten dituenez, proteina pro-apoptotikoekin funtzionalki eta mekanistikoki errendundantea dela proposatu izan da. Hala ere, uste hori zehazki egiaztatzear dago. Lan honetan, BOKek BAX/BAKekin ezaugarri komunak elkarbanatu baina baita diferentzia garrantzitsuak dituela adierazten duten zenbait ebidentzia erakusten ditugu. Bestalde apoptosi prosezuan fragmentazio mitokondriala ere behatzen da, prozezu honen arduradun nagusia DRP1 proteina delarik. DRP1 inaktiboa nagusiki zitosolikoa da; apoptosian zehar DRP1 zitosoletik mitokondriako kanpo mintzera translokatzen da eta CLan aberatsak diren guneetan kokatzen da. Behaketa horiengatik motibatuta, DRP1:CL interakzioaren espezifizitate molekularra eta interakzio horren ondorio funtzionalen inguruko ezagumendu zehatzagoa lortzen saiatu gara. Gure emaitzen arabera, DRP1 proteinak CLrekin zuzenean B intsertoaren bidez interakzionatzen duela erakusten dugu, eta baita interakzio honek DRP1en oligomerizazioa eta bere GTPasa aktibitatearen kitzikapena eragiten duela proposatzen dugu.