Leiho irekiak, itsasoan barna abiatu eta mundua ezagutzeko. Joseba Sarrionaindiaren ekarpena Haur eta Gazte literaturan

  1. Ainhoa Urzelai-Vicente
Book:
Joseba Sarrionaindiaren literatura. Bitakora kaiera
  1. Nerea Eizagirre Telleria (ed. lit.)
  2. Mikel Ayerbe Sudupe (ed. lit.)

Publisher: Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-1319-684-8

Year of publication: 2025

Pages: 137-160

Type: Book chapter

Abstract

Joseba Sarrionandiaren Haur eta Gazte Literatura aztertu, bertan lantzen dituen gaiak jaso eta baliatzen dituen teknikak azaleratzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, iurretarrak sortzez euskaraz idatzitakoak hartu dira aztergai, hamaika lan guztira. Analisiak agerian jartzen duen moduan, Sarrionandiak leihoak irekitzen dizkio irakurleari, itsasoan barna abiatu eta mundua ezagutzeko gonbita eginez. Bidaia horretan, Euskal Herriko egoera sozio-politikoa aztertzeko aukera ematen da, eta gure herriak bizi izandako gatazka armatu zenbaiten berri eman ere bai. Horrez gain, lurralde urrunetako kulturak eta gatazkak aipatzen dira. Kulturaniztasuna bultzatuz, elkarrekiko errespetuan eta askatasunean oinarritutako jendartea aldarrikatzen da, beste ikuspuntuak ametitzen dituena eta ideologia, orientazio sexual zein izaera ezberdinak onartzen dituena. Horrela, maiz umorea eta ironia erabiliz, kritika egiten zaio kolonialismoari, indarkeriaren erabilerari, gerrari, zentsurari, debekuei edo bestelako zapalkuntzei. Helduei zuzendutako lanetan bezala, HGLn ere erbestearen gaia ageri da maiz, eta horri lotuta, aberriaren inguruko gogoetak. Gehienetan haur eta gazteak dira protagonista nagusiak, eta haien begirada inozentetik eraikitzen da kontakizuna, testuaren hartzailearen identifikazioa erraztuz. Sarrionandiak maiz interpelatzen du irakurlea, eta haren testuek irakurle aktiboa eskatzen dute, sinbolo eta metaforen atzean ezkutatutako esanahiak argitzeko, lurretarrak daukan ezagutza entziklopediko zabala agerian jartzen dute obretan ageri diren lotura intertestual guztiek, eta horiek antzemateko irakurle trebea eskatzen da. Sarrionandiak haurren heldutasuna defendatzen du, eta moralismoan erortzen ez diren liburu dibertigarriak sortzen ditu, umeen galderei erantzuna ematen dietenak. Horrez gain, etxeko erosotasuna utzi eta mundua deskubritzera abiatzeko gonbita egiten da liburuotan, itsasoa hartuz abentura berrien abiapuntu gisa.